Barikuan urteko alkargunea egingo dute Andraetxekoek, eta aurrera begirako helburuak finkatuko dituzte
2025 urteko balorazioa, formakuntza proposamenak eta etorkizuneko halburuak landuko dituzte barikuan [ekainak 19] 18:00etatik aurrera.
2026 urterako hartutako erabakien berrikusketa, egindakoaren balorazioa, 2026-27 ikasturterako formakuntza proposamenak eta beste hainbat gai landuko ditu Andraetxeak urtero egiten duen alkargunean. Bilera barikuan [ekainak 19] 18:00etan izango da, Andraetxean. Gainera, etorkizuneko erronkak eta helburuak finkatuko dituzte. Andratexeko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte alkargunera.