Interesdunek Lea-Artibai Landa Garapen alkartearen webgunean aurkituko dute bete beharrezko informazio guztia.
Urtero legez, Baserri Azoka hartuko du Lekeitioko Independentzia plazak. Abuztuaren 8rako jarri dute hitzordua. Interesdunek
atzotik [ekainak 15] ekainaren 23ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Azokan parte hartu nahi dutenek
Lea-Artibai Landa Garapenaren webgunean aurkituko dituzte arauak, oinarriak eta izena emateko beharrezko argibide guztiak.
Antolakuntzak horrelako azokek daukaten garrantzia azpimarratu du: “Lehen sektorea ezinbesteko sektorea da Lekeitio bizirik egoteko. Bertokoa eskaitzen digute, modu duinean ekoiztua eta osasungarria”.