Lekeitioko frontoiko teilatua konpontzeko obrak hasi ditu udalak
262.000 euro inbertituko ditu Lekeitioko Udalak lanetan, eta frontoia itxita mantenduko da konponketak amaitu arte.
Lekeitioko Udalak frontoiko teilatuko itoginak kentzeko lanak hasi ditu, urteetan egon den arazoari irtenbidea emateko. Udalak 262.000 euroko inbertsioa egin du, udal ordezkariek azaldu duenez, “inoiz egin barikoa”. Frontoia itxita egongo da lanek iraun bitartean.
