Mutrikuko LGTBI+ diagnostikoa osatzen ari da Hiruki Larroxa Kooperatiba
Diagnostikoa osatzeko galdetegia jarri dute herritarren eskura.
Mutrikuko Udala LGTBI+ errealitateei buruzko udal diagnostikoa osatzen dabil Hiruki Larroxa Kooperatibaren eskutik. Horretarako, herritarren parte hartzea “beharrezkoa” dela adierazi dute: “zenbat eta ahots gehiago, orduan eta irudi osatuagoa izango dugu”. Horretarako, galdetegi bat jarri dute herritarren eskura, eta parte hartzeko deia egin dute. Galdetegia Mutrikuko Udalaren komunikazio kanaletan dago eskuragarri, eta guztiz konfidentziala izango dela zehaztu dute.