Ondarroako AEK-k ibilaldia antolatu du Saturrarango emakumeen kartzela izan zen tokira
Saturraranen bertan gertatutakoa oroituko dute, Mikel Etxabururen 'Mattalingo alaba' liburuko poemen eta kantuen bitartez.
Ondarroako AEK-k Saturrarango emakumeen kartzela izan zena bisitatzeko ibiladia antolatu du eguenerako [ekainak 18]. 11:00etan batuko dira Moby Dick tabernaren aurrean, eta denek batera egingo dute Arrigorri hondartzatik Saturraranera arteko ibilbidea. Bertan, Mikel Etxaburu idazlearen Mattalingo alaba liburuko poemen eta kantuen bitartez bertan gertatutakoa oroituko dute.