Markina-Xemeingo Alde Zaharrak lanen amaiera ekitaldia izango du
Espazio berrituaren hasiera ospatzeko, bihar [ekianak 28] 19:00etan, Goikoportalean egingo dute herritar guztientzako ekitaldia.
Amaitu dira Markina-Xemeingo Alde Zaharreko lanak. 2025eko ekainean hasi ziren Guenkalea, Erdikokalea, Kaleokerra eta Zeharkalea zaharberritzeko lanak, eta azpiegiturak berritu eta zolaketa egokitu ostean, lanak amaitu direla iragarri du udalak.
“Espazio berritu honen hasiera ospatzeko”, bihar [ekainak 18] Goikoportalean batzeko deia egin die udalak herritar guztiei. 19:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldi txikia, eta horren ostean, Josepa Kale-Kale taldeak Alde Zaharreko kaleak musikaz girotuko ditu.
Udalaren hitzetan, “birgaitze-lanak ez dira prozesu erraza izan”. Auzoko herritar, merkatarieta ostalariengan eragin handia izan duten lanak izan dira, eta eskerrak eman nahi izan dizkie “pertsianak goian mantentzeagatik”. Honetaz gain, udalak argi adierazi du zaharberritze honek “bertan bizi eta egunero bizitzaz betetzen duzuenon bizi-kalitatea hobetuko duela, zalantzarik gabe”.