2026/6/17

Ondarroa

250 lagun batuko dira Aurrera Eguneko bazkarian

Herri kirol erakustaldiak, mendi martxak, bizikleta irteerak eta kirol jarduerak izango dira egun osoko egitarauaren ardatzak; aurten, gainera, ekimen guztiak futbol zelaian egingo dituzte.

Adineko emakumeak omendu ditu Arantza Ibarrak 'Notas de vida' liburuan

Adinkeriaren aurkako mezua eta adineko emakume nagusien aitortza ditu ardatz Arantza Ibarrak argitaratu berri duen 'Notas de vida' liburuak. Zapatuan [ekainak 20] aurkeztuko du Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolan.

Ispasterko frontoia

47 bikotek parte hartuko dute Ispasterko Eskolarteko Zesta-punta Txapelketan

Bihar [ekainak 18] hasiko da txapelketa, eta domekan [ekainak 21] jokatuko dituzte finalak.

XIV. Duatloi Txikia Markina-Xemeinen
Lekeitioko 32. Triatloia

520 triatleta batuko dira asteburuan, Lekeition

Barikuan [ekainak 19] Gazte Triatloia egingo dute eta zapatuan [ekainak 20] 33. Nazioarteko Triatloia.

Ondarroako Igeri Taldeak 41 domina lortu ditu, denboraldi "bikain" batean

11 urrezko, 11 zilarrezko eta 19 brontzezko domina lortu dituzte Ondarroako Igeri Taldea osatzen duten gazteek.

Berriatuar senegaldarrek elkartasunez beteko dute herria

Herri kirolak, bazkaria eta senegalgo dantza tradizionalak uztartuko ditu zapatuan [ekainak 28] egun guztiko egitarauak.

Markina-Xemeingo Krosa neskak

Zabalik dago Karmen jaietako kroserako izen ematea

Ekainaren 27an [zapatua] egingo da kros herrikoia, eta dagoeneko izena eman daiteke; lasterketa egunera arte aukera egongo da izena emateko.

Markina-Xemeingo Alde Zaharra

Markina-Xemeingo Alde Zaharrak lanen amaiera ekitaldia izango du

Espazio berrituaren hasiera ospatzeko, bihar [ekainak 18] 19:00etan, Goikoportalean egingo dute herritar guztientzako ekitaldia.

Gehiago