Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

250 lagun batuko dira Aurrera Eguneko bazkarian

Herri kirol erakustaldiak, mendi martxak, bizikleta irteerak eta kirol jarduerak izango dira egun osoko egitarauaren ardatzak; aurten, gainera, ekimen guztiak futbol zelaian egingo dituzte.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2026/06/17

Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak Aurrera Eguna ospatuko du ekainaren 20an [zapatuan]. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute elkartetik, herritarren gozamenerako. Aurten, gainera, berritasunekin dator eguna: “Ekitaldi guztiak futbol zelaian egingo dira, eta mendi taldeak bi martxa antolatuko ditu aurten. Horrez gain, herri kirolen aldeko apustua ere egin dugu”. Aurreko urteetan legez, aurten ere bazkaria egingo dute, eta guztira, 250 lagun elkartuko dira. 

08:30ean hasiko dira mendi irteerak, eta parte hatzaileek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute: 8 kilometroko ibilbide motza edo 17 kilometroko luzea. Lehenengoak, 2 orduko iraupena izango du (Zaldupe-Zaldubide-Tontorramendi-Santakutz-Pikupe-Saturraran-Zaldupe), eta bigarrenak, 4 ordukoa (Zaldupe-Zaldubide-Tontorramendi-Legarregi-Pertike-Orubixe-Errege Bidetik Zapdupera). Bueltan, hamaiketakoa egongo da Zaldupe futbol zelaian. 

10:00etan, berriz, bizikleta irteeren txanda izango da. Txirrindu Taldearen lokaletik abiatuta, kostaldeko 22 kilometroko ibilbidea edo Milloirako 33 kilometroko buelta egin ahal izango dute parte hartzaileek.

Aurtengo berrikuntzetako bat herri kirolak izango dira. 11:30ean LH3tik LH6ra arteko Zubi Zahar herri ikastolako eta Zaldupe eskolako ikasleek erakustaldia egingo dute futbol zelaian. Ondarroako Udalak Sustabiz Fundazioa kontratatu du ikasturte honetan, ikastetxeetan herri kirolak lantzeko, eta ekainean saioak egin ondoren, ikasleek Aurrera Egunean erakutsiko dute ikasitakoa. Ondoren, 12:30ean, profesionalen txanda izango da: Mikel Agirre, Inhar Urruzuno, Ane Atxutegi, Leire Astoreka eta Zihara Zabala egongo dira. 

12:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira futbol zelaian, 14:00ak arte, eta arratsaldean berriro, 17:30etik 20:30era. Ondoren, 14:30ean, bazkaritan batuko dira, 250 lagun inguru. Euria egonez gero, eskolako aterpean egingo dute bazkaria. Ostean, omenaldien, aitortzen eta zozketaren txanda izango da, eta bazkalostea amaitzeko bingoa egingo dute. 

Arratsaldean kirol jarduerekin jarraituko dute. 18:00etan pala partida jokatuko dute Zaldupeko frontoian, eta 18:30ean esku pilota partida egongo da. Ondoren, DJ Elepuntok girotuko du iluntzea.

Kukaña. Azken urteetan ikusmin handia sortu duen Euskal Herriko Kukaña Txapelketarik ez da egingo aurten. Antolatzaileen esanetan, muntaketa handia eskatzen duen jarduera da, eta ez dute behar besteko denbora ez indarrik izan antolatzeko. Gainera, marea 22:00etan egongo da goian zapatuan, eta arriskutsutzat jo dute ordua. Hala ere, aurrera begira, Euskal Herriko Kukaña Txapelketa bi urtetik behin antolatzeko asmoa daukate, Aurrera Egunaren baitan. 

 

EGITARAUA

  • 08:30. Mendi irteerak, Zaldupetik. Bueltan, hamaiketakoa Zaldupen.
  • 09:30. Umeen eta gurasoen arteko partidak Zaldupen. 
  • 10:00. Bizikleta buelta. Hasiera Txirrindu Elkartean. Amaiera Zaldupen. 
  • 11:30. LH3-LH6ko ikasleen herri kirol topaketa futbol zelaian. 
  • 12:00. Gaztelu puzgarriak Zaldupen, 14:00ak arte. 
  • 12:30. Herri kirol erakustaldia: Mikel Agirre, Inhar Urruzuno, Zihara Zabala, Leire Astoreka eta Ane Atxutegi. 
  • 14:30. Bazkaria, gutbol zelaian. Euria badago, eskolako aterpean. 
  • Gero. Omenaldiak, aitortzak, zozketa eta bingo. 
  • 17:30. Gaztelu puzgarriak Zaldupen, 20:30ak arte. 
  • 18:00. Pala partida Zaldupeko frontoian: Aratz eta Arkaitz. 
  • 18:30. Esku pilota partida, Zaldupeko frontoian: Txirloi-Santana eta Mikel Goñi-Otxoantesana.
  • 19:00. DJ Elepunto, Zaldupen. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.