Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Adineko emakumeak omendu ditu Arantza Ibarrak 'Notas de vida' liburuan

Adinkeriaren aurkako mezua eta adineko emakume nagusien aitortza ditu ardatz Arantza Ibarrak argitaratu berri duen 'Notas de vida' liburuak. Zapatuan [ekainak 20] aurkeztuko du Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolan.

Arantza Ibarrak liburu berria kaleratu du. Arantza Ibarra.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2026/06/17

Arantza Ibarrak Con M de Mujer argitaletxeagaz argitaratutako Notas de vida liburua aurkeztuko du zapatuan [ekainak 20] Ondarroan, 13:00etan, Unanue Udal Musika eskolan. Liburua adineko emakumeak omentzeko erabili du, eta aurkezpena bera ere helburu horren isla izango da; izan ere, literatura eta musika uztartuko dituen saio “berezia” prestatu du, udalerriko beste zenbat emakume musikarirekin batera. Ekitaldiko mezua argia izango dela azpimarratu du Ibarrak: “Adineko emakumeak omendu eta ikusgarritasuna eta ahotsa eman”.

Urte luzez buruan izan duen ideiari forma eman dio Arantza Ibarrak aurkeztu berri duen lanagaz. Egilearen esanetan, adineko emakumeei eskainitako omenaldia da liburua, baina baita gaur egungo gizarteari egindako kritika ere: “Gizarteak gaur egun umetasuna eskatzen duela dirudi. Lehen gaztetasuna zen idealizatuta zegoena, baina gaur egun are eta gazteagoa izan behar dugu baloratua izateko. Aurpegia, gorputza edo sare sozialetan ikusten duguna edaten dugu, eta emakumeok, batez ere adinean aurrera goazenok, gehiago pairatzen dugu presio hori. Beraz, nire bizitzaren parte izan diren adineko emakumeak omentzeaz gain, kritika egin nahi izan diot adinkeriari”. 

Lorea da istorioko protagonista. 69 urteko emakumea da, ondarrutarra eta piano jotzailea. Bilbon bizi bada ere Ondarroara itzuliko da kontzertu “berezi” bat eskaintzera. Ezkonduta egon zen arren, gaur egun, banatuta dago, alaba eta ilobak ditu, bi ahizpa, lagunak, eta bisexuala da. Horrez gain, 108 urteko izeba bat ere badauka. Gainera, kontakizunean musikak pisu handia izango du. Loreak emango duen kontzertua da istorioaren ardatzetako bat, eta pieza bakoitza bere bizitzako emakume bati eskainiko dio, bakoitzaren atzean dagoen istorioa azalduz. “Liburuko ideia hori errealitatera eramango dugu zapatuan. Ni ondarrutarra izanik eta musika munduagaz lotura estua edukita, Eli Andrinua nire solfeoko irakasle ohiagaz eta gaur egungo lagunagaz hitz egin nuen ekitaldi berezi bat antolatzeko. Horrela, aurkezpenean liburuko pasadizoak eta musika uztartuko ditugu”.

Mari Karmen Arrietak, Rakel Eluk eta Eli Andrinuak hartuko dute parte, eta idazleak atzeak zabalik utzi ditu bertan jotzera animatu nahi duten emakumeentzat: “Musikak izango du protagonismo handiena. Musikaren bidez mezua zabaldu nahi dugu, eta adineko emakumeak benetako protagonista bihurtu nahi ditugu”. 

Ekitaldia, gainera, data “berezian” izango da; izan ere, ekainaren 21a Europako Musikaren Eguna dela azpimarratu du Ibarrak. Ordubete inguruko saioa izango da, eta bertan liburuak erosteko aukera ere egongo da.

Idazleak aitortu du ilusio handiz bizi duela lehen aurkezpena: “Oso hunkituta nago. Oso polita iruditzen zait zapatuan egingo duguna. Parte hartuko duten emakumeak urduri daudela esan didate, baina baita pozik eta hunkituta ere. Espero dut jendea gerturatzea, zarata pixka bat egitea eta mezua ahalik eta gehien zabaltzea”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.