XVI. Duatloi Txikirako izena emateko epea ekainaren 24ra arte egongo da zabalik
Markina-Xemeinek Zelaian hartuko du ekainaren 27an duatloi txikia.
Txikiei bideratuta dagoen duatloia badator Markina-Xemeinera Aurten, ekainaren 27an (zapatua) egingo da, 11:00etan Zelaian. Izan ere, parte hartzeko interesdunek izena eman beharko dute ekainaren 24a baino lehen. Izen ematea doakoa da, eta Internetez egin beharko da.
Betiko legez, bost multzotan banatu dute lasterketa. LH1etik LH4rainoko ikasleek 250 metro korrika eginaz hasi dute ibilbidea; ostean, LH1 eta LH2ko gaztetxoek 325 metro egin dituzte bizikletan eta LH3 eta LH4koek, berriz, 800 metro. Amaitzeko, berriro ere 250 metro egin dituzte korrika. LH5 eta LH6koek, berriz, 325 metro korrika egin dituzte lasterketa hasi eta amaitzeko, eta tartean, aldiz, 800 metro bizikletaz. DBH1 eta DBH2ko gazteek, ostera, 500 metro korrika, 1.600 metro bizikletan eta 325 metro korrika osatuko dituzte. Nagusienek, berriz, 600 metro korrika, 2.400 metro bizikletan eta 325 metro korrika eginez amaitu dute.
Dortsalen banaketa egunean bertan egin da, 10:30ak orduko.