MRK-ko kideak "pozik" daude Xiri Egunak izandako harrerarekin
Mutriku Rock Kolektiboak laugarrenez antolatu zuen zapatuan [ekainak 20] Xiri Eguna. Antolatzaileek egunaren balorazio "ona" egin dute.
Xiri Eguneko kontzertuak , Xiri Gunean. Begipuntuan. Zapatuan [ekainak 20] laugarren Xiri Eguna ospatu zuten Mutrikun, herriko rock kolektiboak antolatuta. Goizean Leherkaitz eta Maraca Diablo taldeen kontzertuak egon ziren Xiri Gunean, eta arratsaldean, Sugrams eta Harat igo ziren gaztetxeko oholtzara. Horrez gain, bazkalostean erraldoi eta buruhandiekin eta txistulariekin kalejira egin zuten Beheko Plazatik gaztetxera: “Egunaren balorazio ona egiten dugu, hiru urtez eguraldi txarra egin ostean, oraingoan, gure lagun izan dugu. Jendea etorri zen kontzertuetara eta kalejirara eta pozik gaude emaitzarekin”.