San Joan bezperako suak bertan behera utzi dituzte eskualdeko zenbait herritan
Muturreko tenperatura altuak direla eta, Eusko Jaurlaritzak alarma gorria zabaldu du eguaztenera arte. Herritarren eta ingurumenaren segurtasuna bermatzeko eta arriskuak saihesteko, San Juan jaietako zein San Juan bezperarako antolatutako suetan eragina eduki du neurri horrek.
Amoroton, Ispasterren, Markina-Xemeinen, Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren San Juan bezperako suak bertan behera uztea erabaki dute. Hala ere, aurreikusitako gainerako ekaintzak bere horretan geratu eta ospatu egingo dira. Suak egitea erabaki duten udalerriek euren kontrolpetik kanpoko surik ez egitea eskatu dute.