2026/6/23

Klik Mutriku Energia komunitateak lehenengo Batzar Orokorra egingo du ekainaren 29an

Batzar Orokorra Zabiel Kultur Etxean ospatuko da, 19:00etan. Klik Kooperatibako bazkide guztiak daude gonbidatuta.

Ostadar bandera, Ondarroako udaletxean. Argazkia: Udalbarriak

LABek udaleko negoziazio mahaia utzi du, eta udalak, berriz, elkarrizketarako borondatea erakutsi du

Sindikatuak Ondarroako Udalaren negoziatzeko borondatzea eta lanpostuen amortizazioak kritikatu ditu; udalak, berriz, proposamenak aztertu direla eta erabakiak baliabide ekonomikoek baldintzatzen dituztela azpimarratu du.

'Si vis pacem para bellum' antzezlanagaz dator Abarka Antzerki Taldea

Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeak 'Si vis pacem para bellum' antzezlana aurkeztuko du domekan [ekainak 28] 19:00etan, Arretxinagako zubian.

Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastetxeko komunitateak Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu du

Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa jokatzen dabiltzan honetan, Euskal Selekzioak nazioartean lehiatzeko duen eskubidea aldarrikatu du Goizeko Izarrako hezkuntza komunitateak.

35. Kaleka, Lekeition

Kale arteak, herritarren parte hartzea eta sorkuntza batuko ditu uztailaren 3tik 5era Kalekak

Lekeition lau ildo nagusitan egituratutako egitarau oparoaz gozatzeko aukera egongo du hiru egunez.

Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Biltzarrean parte hartu du Lekeitioko eta Ispasterko Lagunkoi taldeek

Julian Arrate lekeitiarrak eta Maite Zabala ispastertarrak eskualdea ordezkatu dute Donostiako kongresuan.

Mutriku Sokatira Taldekoak, laugarren eta hirugarren Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan

Mutrikun jokatutako txapelketan emakumezkoek laugarren psotua lortu zuten eta gizonezkoek hirugarrena. Hurrengo jaurdunaldia Laukizen izango da.

Andra Mari jaietako kartel lehiaketa martxan jarri du Ondarroako Udalak

Aurreko urteko formatua jarraituz, aurten ere, herritarrek aukeratuko dute Ondarroako Andra Mari jaiak iragartzeko kartela.

"Giro onean" ospatu da senegaldar berriatuarren jaia

Bazkaria, jolasak eta musika izan ziren nagusi zapatuan [ekainak 20] Berriatuan.

Berriatuko azpiegituren ate irekien jardunaldia

Herri txikiei aukera handiak emateko programa abiatu dute

Bizkaiko Foru Aldundia Lea-Artibaiko udalerrietan eskaintzen diren zerbitzu publikoen diagnostikoa egiten ari da. 'Herri Txiki Aukera Handi' programaren baitan, herritarren iritziak batzeko galdetegia zabaldu dute Lea-Artibaiko herritar guztientzat.

Gehiago