Mutriku Sokatira Taldekoak, laugarren eta hirugarren Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan
Mutrikun jokatutako txapelketan emakumezkoek laugarren psotua lortu zuten eta gizonezkoek hirugarrena. Hurrengo jaurdunaldia Laukizen izango da.
Mutrikun lehiatu zuten zapatuan [ekainak 20] Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa.
Bertan, emakumezkoek bigarren jardunaldia eduki zuten, 540 kilotan. Mutrikuko taldeak laugarren postua lortu zuen, 2,5 punturekin. Goiherri Ak eskuratu zuen lehenengo postua, 5,5 punturkin eta atzetik jarraitu zion Gaztedi Ak, puntuazio berarekin. Akelarre gelditu zen hirugarren, 4 punturekin.
Gizonezkoak 600 kilotan lehiatu ziren. Mutrikuarrak hirugarren geratu ziren, 2,5 punturekin. Lehenengoak Gaztedi A taldekoak izan ziren, 5 punturekin eta bigarrenak Goiherrikoak, 4 punturekin.
Hurrengo jardunaldia zapatuan [ekainak 27] izango da, Laukizen.