Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastetxeko komunitateak Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu du
Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa jokatzen dabiltzan honetan, Euskal Selekzioak nazioartean lehiatzeko duen eskubidea aldarrikatu du Goizeko Izarrako hezkuntza komunitateak.
Goizeko Izarra ikastetxeko komunitatea. Goizeko Izarra ikastetxea. Mutrikuko Goizeko Izarra ikastetxeko hezkuntza komunitateak Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko elkarretaratzea egin du. Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa jokatzen dabiltzan honetan, Euskal Selekzioari nazioarteko lehiaketetan parte hartzea galarazten zaiola salatu du hezkuntza komunitateak, eta herritarren gehiengoak babesten duen aldarria gauzatzeko eskatu du.
Euskal Selekzioa orain! lelopean bildu ziren joan den astean Mutrikuko Goizeko Izarra ikastetxeko hezkuntza komunitateko kideak. Elkarretaratzean, gizonezkoen Munduko Futbol Kopan Euskal Herriak bere selekzio propioarekin nazioarteko txapelketetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatu zuten.
Ekimenaren sustatzaileek azpimarratu dutenez, euskal gizartearen gehiengo zabalak babesten du Euskal Selekzioaren ofizialtasuna: “Telesforo Monzon eLab naziometroak emandako datuen arabera, herritarren %75 inguruk babesten du Euskal Selekzioen nazioarteko aitortza, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan babesa %77ra ere iristen da”.
Elkarretaratzean gogorarazi zutenez, munduan badira estaturik gabeko hainbat nazio nazioarteko kirol federazioetan ordezkaritza propioa dutenak, besteak beste Gales, Eskozia edo Feroe Uharteak. Horregatik, Euskal Herriak ere aukera bera izatea bidezkoa dela defendatu zuten.
Hala, ekimenarekin Goizeko Izarrako komunitateak herritarren borondatea errespetatu eta gauzatzeko garaia zela nabarmendu zuen, Euskal Selekzioaren aldeko “babes sozial zabala” agerian utzi eta aldarria plazaratuz.