"Giro onean" ospatu da senegaldar berriatuarren jaia
Bazkaria, jolasak eta musika izan ziren nagusi zapatuan [ekainak 20] Berriatuan.
Zapatuan [ekainak 20] senegaldar berrituarren eguna ospatu zuten Berriatuan. Elkartasun jaia izan da aurtengoa ere, eta zapatukoan 200 lagun inguru batu ziren. Herri kirolak, bazkaria, askaria eta senegalgo dantza tradizionalek osatu zuten egun guztiko egitarauagaz, “egun ederra” igaro zuten elkarrekin. Guztia musikak girotuta ospatu zuten.
