Alazne Solabarrieta zendu da Venezuelako lurrikaretan, Jose Maria Solabarrieta Ondarroako alkate ohiaren biloba
Momentuz [ekainaren 25eko 23:50], 188 hildako eta 1.000 zauritutik egon dira Venezuelan izandako bi lurrikaretan. Hala ere, biktima askoz gehiago egongo direla iragarri dute, lehen datuetan La Guaira ingurua oraindik ez baitute kontuan hartu.
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteak jakitera eman dutenez, gutxienez 188 pertsona hil dira eta 1.000 zauritutik gora daude [ekainak 25eko 23:50] Venezuelan bart — Euskal Herrian gauerdia zenean, Venezuelako 18:00etan — izandako lurrikara bikoitzaren ondorioz. Richter eskalari dagokionez, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikarak izan dira, eta ohartarazi dute, aipatutako zifrek ez dutela barnebiltzen La Guaira estatuko biktima kopurua; izan ere, bertan jo dute gogorren lurrikarek. Hildakoen artean Alazne Solabarrieta dago, desagertu eta ordu batzuetara bere senideek jakinarazti dutenez. Antza denez, Solabarrieta zegoen eraikina egoera “oso txarrean” zegoen eta behera etorri da. Bere bikotekidea zaurituta dago, baina etxetik irteteko aukera eduki du.
Solabarrieta Caracasen jaio zen, baina jatorri ondarrutarra dauka. Jose Maria Solabarrietaren biloba da. Azken hori Ondarroako alkatea izan zen Bigarren Errepublikan eta Venezuelan erbesteratua 36ko gerraren ostean. Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendari ohia eta Bizkaiko Lurralde Ekintzako eta Ingurumeneko foru diputatu ohi María Esther Solabarrietaren lehengusina da.