Ongietorri "goxoa" egin diote saharar ume errefuxiatuei
Martitzenean [ekainak 30] heldu ziren saharar ume errefuxiatuak Ondarroara eta inguruko herrietara, eta atzo [uztailak 2] ongietorria egin zioten.
Yaalah Elkarteak ongietorria egin zien atzo heldu berri diren saharar ume errefuxiatuei. Ondarroako Udala. Oporrak Bakean programaren baitan uda Euskal Herrira pasatzera datozen saharar ume errefuxiatuei ongietorria egin zion atzo [uztailak 2] Yaalah Elkarteak. Alde Zaharreko Kalekutzeko eskaileretan batu ziren, ume, harrera familia, udal ordezkari, Yaalah Elkarteko kide eta Fronte Polisarioko ordezkariak.Ā
Josu Etxaburu Yaalah Elkarteko kideak aurkeztu zuen ekitaldia, eta Urtza Alkorta alkateak ere hartu zuen hitza, Yaalah Elkarteari zein Oporrak Bakean programari eskerrak emanez. Amaitzeko, elkartasunaren beharra azpimarratu zuen: “Elkartasuna ez da urruneko kontu bat; elkartasuna eguneroko keinuetan eraikitzen da. Eta gaur, berriro ere, Ondarroak erakusten du herri txiki batek bihotz handia izan dezakeela. Ongi etorri Ondarroara. Ondo pasa uda, eta senti zaitezte etxean”.
Argazkiak: Ondarroako Udala.