Miren Narbaizaren kontzertuagaz eman diote hasiera udako kultur ekimenei
Aulestiko parkea jendez bete da Miren Narbaizaren kontzertuaz gozatzeko. Hurrengo ekitaldia barikuan [uztailak 10] izango da; 'Tongola' bakarrizketa aurkeztuko dute Ugaitz Alegriak eta Ainhoa Etxebarriak.
Aulestiko parkean egin zuten kontzertua.Aulestiko Udala Uztailerako egitarau bete-betea aurkeztu zuten joan den astean aulestiarrek, Udako Kultur Saltsi izenburupean, eta atzo [uztailak 7] eman zioten hasiera ekitaldiei. Hala, Miren Narbaiza musikaria izan da ekimenei hasiera ematearen arduraduna, eta ezin hobeto erantzun zuten herritarrek: Aulestiko parkea jendez bete zen Narbaizaren Mice proiektu artistikoa ezagutzeko.
Udako Kultur Saltsari hasiera emanda, barikuan [uztailak 10] Tongola bakarrizketaz gozatzeko aukera egongo da Ugaitz Alegriaren eta Ainhoa Etxebarriaren eskutik, 19:00etan, aretoan.
Egitaraua:
- Uztailak 10 [barikua]. Tongola bakarrizketa, 19:00etan, aretoan.
- Uztailak 14 [martitzena]. Aiza eta Olatzen kontzertua, 19:30ean, Ubillan.
- Uztailak 21 [martitzena]. Amaiur eta Uxueren kontzertua, 19.30ean, Ilunzarren.
- Uztailak 26 [domeka]. VIII. Argazki Rallya, 11:00etan, Ubillan.
- Uztailak 28 [martitzena]. Abentura jolasak, 17:00etan, parkean.