Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

350 korrikalari bilduko dira X. Ondarroa-Lekeitio kostaldeko lasterketan

Irailaren 19an [zapatua] egingo den lasterketan emakumeen presentzia zein eskualdeko korrikalarien presentzia espero dute antolatzaileek.

Nerea Rodriguez Iñarra
Lekeitio,Ondarroa
2026/07/09

Lea-Artibaiko Ondarroa-Lekeitio kostaldeko lasterketak hamar urte beteko ditu aurten. Sendoago eta sustraituagoa dagoen proba irailaren 19an [zapatua] egingo da, Tximista Atletismo Taldearen ekimenez.

Aurreko urtean, inoiz baino parte hartze handiena lortu zuten –300 korrikalari guztira; emakumeak 67–. Horren aurrean, parte hartzaileen kopurua 350 korrikalarira igo dute, berritasun modura. “Ikusita aurreko urteko arrakasta, erabaki dugu parte hartzaileen kopurua handitzea 350era arte. Gero eta jende gehiago animatzen da, eta espero dugu emakumeen presentzia ere handitzea”. Antolakuntzatik aipatu dute “emakumezkoen presentzia eta eskualdekoen presentzia” beharrezkoa dela, eta espero dute aurtengo lasterketan hori nabaritzea.

16 kilometroko lasterketa izango da. Ondarroako Itsasaurre plazan hasi eta Lekeitioko plazan amaituko da. Ondarroa barrutik pare bat kilometro egin ondoren, kostaldeko errepidetik Berriatua eta Mendexako lurretatik igaroko dira Lekeitiora. Lekeition 1,5 kilometro egin ondoren, Independentzia plazan helmugaratuko dira.

Ordutegiari dagokionez, irteera 17:00etan izango da, eta korrikalariak 18:00ak orduko hasiko dira helmugara heltzen. 19:00etan itxiko da kontrola, eta ordu horretan sari banaketari ekingo diote.  Gainera, autobus zerbitzua eskainiko dute bai lasterketa aurretik, baita laasterketa amaitu ondoren ere, korrikalariak Lekeitiotik Ondarroara joateko. Ez hori bakarrik, bi herrietan eskainiko dituzte kontsigna zerbitzuak.

Hornidurari dagokionez, bidean bi hidratazio gune egongo dira, bosgarren eta hamargarren kilometroetan. Helmugan janaz eta edanaz gain, kamiseta bana oparituko diete parte hartzaileei. Sariek ere lekua izango dute. Alde batetik, sailkapen orokorrean 250 euro, 150 euro, 75 euro eta garaikurrak jasoko dituzte saridunek. Bestetik, Lea-Artibai mailan, 75 euro, 50 euro, 25 euro eta garaikurrak banaduko dira. Gainera, Lea-Artibaiko herri bereko lehenengo sartzen diren lau nesken eta lau mutilen artean 200 euroko saria banatuko dute.

Zozketak ere egingo dira. Eskualdeko hainbat laguntzailek emandako produktu sortak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Dortsalaren zenbakiagaz egingo da, eta helmugara iristean jasoko dute saria.

Izena emateko, urtero bezala, www.herrikrosa.eus webgunetik egin behar izango da –jadanik zabalik dagoena irailaren 17ra arte edo 350 kupora heldutakoan–. Tximista ATkoek aipatu dute aurreko irabazleek, bai neskak baita mutilek ere, aurtengo lasterketan parte hartuko dutela. 

Datu historikoak. Markarik hoberena Barakaldoko Abdellah Taghrafet’ek dauka, 48’32’’ denboragaz. Emakumeei dagokienez, Majida Maayouferena da markarik onena, 57’43’’ denboragaz. Taldekako saria jarri zenetik mutiletan beti Lekeitio izan da garaile. Nesketan, ostera, Lekeitiok lau aldiz irabazi du, Ondarroak behin eta Markina–Xemeinek beste behin.

Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa
Lekeitio- Ondarroa Tximista lasterketa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.