Ondarru Igeri Taldeko Itzea Badiola Agirreoa, Espainiako Igeriketa Txapelketan
Bizkar estiloko 100 metroko proban finalera heldu ondoren, bosgarren postua eskuratu du Itzea Badiola Agirreoak. Bihar [uztailak 11] beste bi probatan lehiatuko da.
Itzea Badiola Agirreoa, Cadizen. Ondarru Igeri Taldea. Ondarru Igeri Taldeko Itzea Badiola Agirreoa Espainiako igeriketa txapelketan lehiatzen dabil egunotan, Cadizen, kimu mailako kategorian. Hiru probatan lehiatuko da Badiola: 200 metro estilo librean, 200 metro bizkar estiloan, eta beste 100 metro bizkarrez.
Lehenengo proba atzo [uztailak 9] goizean egin zuen: 50 metroko igerilekuan 100 metro bizkarrez igerian egin behar izan zituen. 1.14,15eko denboragaz, finalera sailkatu zen. Arratsaldean berriro sartu zen uretara, finala lehiatzeko. Bertan, 1.13,85eko denboragaz, 12 urtez azpiko kategorian bosgarren postua lortu zuen Itzea Badiolak. Bihar [zapatua] beste bi probatan lehiatuko da: 200 metro libre eta 200 metro bizkarrez.
