
Bizkar estiloko 100 metroko proban finalera heldu ondoren, bosgarren postua eskuratu du Itzea Badiola Agirreoak. Bihar [uztailak 11] beste bi probatan lehiatuko da.

Eguaztenean hasiko dira Markina-Xemeingo Karmen jaiak, eta Artibai Mendi Taldeak izango du jaien hasiera iragarriko duen pregoia botatzeko ardura. 80 urte bete ditu taldeak, eta ospakizunez betetako urte honetan, aldarri bategaz datoz: «Guk ahal dugun artean jarraituko dugu, hala ere, norbait zuzendaritza hartzera datorrela ikusteko irrikan gaude».

Karmen Jaiak ospatuko dituzte Markina-Xemeinen, uztailaren 15etik 19ra, eta Txosna Batzordeko kideak «prest» daude jaietarako. Aurtengo berrikuntzak plazaratu dituzte; besteak beste, Txosnen eguna indartuko dute. Jaiak antolatzeak atzetik dakarren lan guztia jarri dute balioan.

Aurten 3.050 lagunek beteko dute Zelaia, eta musika zein giro ona izango da nagusi bai egunean bertan, bai aurreko eta ondorengo egunetan ere.