
Bizkaiko hareatzetara joan direnen kopurua %1,4 hazi da iaztik; sorospen zerbitzuak 1.500 esku hartze baino gehiago egin ditu, eta lagundutako bainuan 2.600 zerbitzu baino gehiago egin dira.

Euskal Herria eklipsearen lekuko izango dugu 2026ko abuztuaren 12 ilunabarrean. Segurtasunez behatzeko, beharrezkoa da horretarako berariaz diseinatutako betaurrekoak janztea.

Ispasterko Udalak irailaren 12rako antolatu du azoka. Parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman beharko dute abuztuaren 19ko 13:30ak baino lehen.

Irailaren 17an 17:00ean egingo dira abentura jolasak, Aulestiko parkean. Irailaren 7a baino lehen eman behar da izena.