Saturraran elkarteak antolatuta, Oroimen Eguna egingo dute Mutrikun
Urteroko ekitaldia egingo dute Oroimen Egunean [azaroak 15], 12:00etan, Saturraranen.
Mutrikuko Saturraran Elkartea Oroimen astean murgilduta dabil egunotan. Urteroko hitzordua bihurtu da Mutriku eta inguruko herritarrentzat kartzelan egon ziren emakumeak oroitzea, memoriaren transmisioa egin eta ahazturan erori ez daitezen. Hala, domekan [azaroak 15], 12:00etan, Oroimen Eguna egingo dute Saturraranen.
Oroimen egunaz gain, gaur [azaroak 12] 90 urteren ondoren hitzaldia eskainiko du Arantza Ugarte Lopetegik, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Bestalde, domekara arte Frankismoak errepresaliatutako emakumeak erakusketa egongo da ikusgai Zabiel kultur etxean, aste barruan 17:30etik 19:30era, eta asteburuan 11:00etatik 13:00era.