Bizkaiko garbikuntza sektoreak hasiera eman dio lau eguneko greba zikloari
ELA sindikatuak lau greba egun deitu ditu Bizkaiko lokal eta eraikinetako garbiketa sektorean: gaur, bihar, etzi eta azaroaren 20an. Gaur [azaroak 17] Ondarroako Artibai egoitza kanpoan batu dira langileak "murrizketarik onartuko ez dutela" adierazteko.
2025eko urtarrilean abiatutako negoziazioak “blokeatuta” jarraitzen duela salatzeko eta “inolako murrizketarik onartuko ez dutela” ozen esateko, lau eguneko greba zikloari hasiera eman diote gaur [azaroak 17] Bizkaiko lokal eta eraikinetako garbikuntza sektoreko langileek, ELA sindikatuaren gidaritzapean. Hala, Ondarroan, Artibai egoitza kanpoan bildu dira langileak, Bizkaiko garbikuntza greban lelopean. Gaur [azaroak 17] eman diote hasiera lau eguneko greba zikloari, eta bihar [azaroak 18], etzi [azaroak 19] eta barikuan [azaroak 20] egingo dute greba.