
Barikutik domekara ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Ondarroa (5), Mutriku (3), Lekeitio (3), Berriatua (3) eta Markina-Xemein (1). Ondarroa gune laranjan dago Mutrikurekin batera. Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du. Joan den aste osoan 36 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.

Espainiako Gobernuak akordioa hitzartu du autonomia erkidegoetako osasun agintariekin egin duen bileran. Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira indarrean gaur adostu dituzten neurriak. Dena dela, horien inguruko xehetasunak emango ditu Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean.

Eguazteneko lurralde arteko bileran herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta egun horietan antolatuko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztearen alde egin du Gasteizko gobernuak. Abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nahi du.

Eladino Gonzalez Ondarroako Osasun Zentroko arduradunak esan zuen baheketa arrakastatsua izateko %70ak parte hartu behar zuela. 2.585 pertsona zeuden proba egitera deituta, eta 1.530 proba egin ziren (%59,18). Baheketatik lau positibo erregistratu dituzte. Azken hiru egunetan 24 kasu berri erregistratu dituzte, erdiak Ondarroan.

Gaur eta bihar [azaroak 26-27] ari dira baheketa masiboa egiten Ondarroan. Esan dutenez, goizean 500 herritar baino gehiago hurreratu dira proba egitera. "Baheketa arrakastatsua izateko, proba egitera deituta daudenen %70ek parte hartu behar du". Guztira, Berriatuan eta Ondarroan bizi diren 13-40 urte bitarteko 2.585 herritar daude proba egitera deituta.

Ondarroan eta Berriatuan bizi diren 13-40 urte bitarteko herritarren artean egingo dituzte PCR masiboak. Hitzordua hartu behar da; gaur [azaroak 25] 14:00etatik aurrera hartu daiteke txanda. Probak Txomin Agirre ikastolaren jolastokian egingo dituzte, 09:00etatik 20:00etara. Azken orduetan 5 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.

Guztira, lau batzar egingo dituzte Youtubeko 'Mutriku Udala' kanalaren bidez. Auzotarren kexak eta iradokizunak lehen pertsonan jasotzeko asmoz, eskuorriak ere banatuko dituzte etxez etxe. Erantzunak herrian ipiniko dituzten sei buzoitan jasoko dituzte.

Azken orduetan Ondarroan (5), Mutrikun (2) eta Lekeition (1) erregistratu dituzte kasuak. Horren ondorioz, Lekeitio eta Mutrikuko intzidentzia tasek gora egin dute. Neurriak zorroztearen aurka agertu da Urkullu, betiere orain indarrean daudenak "zorroztasunez" betetzen badira.

Txertatzea ez da beharrezkoa izango agiria eskuratzeko, nahikoa izango da PCR bat. Zenbait gobernu eta eragile kexu dira: uste dute goizegi dela turismoari ateak irekitzeko.

"Sinetsita gaude AstraZeneca txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino", adierazi du Emer Cooke Sendagaien Europako Agentziako zuzendariak agerraldi batean.

Azken orduetan Ondarroan (3), Mutrikun (1), Markina-Xemeinen (1), Berriatuan (1) eta Amoroton (1) erregistratu dituzte kasuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasa igoten ari den moduan, Lea-Artibai eta Mutrikun ere joera hori mantentzen da. Osasun sailburuak "joera aldaketaz" ohartarazi du.

Akordioa sinatu dute Europako Batzordeak eta enpresa farmazeutiko horrek, eta hasieran adostu baino 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira uda aitzinetik Europako Batasunera.

Azken orduetan Berriatuan (1), Lekeition (1), Markina-Xemeinen (2) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte kasuak. AstraZeneca txertoari dagokionez, Jaurlaritzak esan du Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban emandako 52.760 dosietatik ez dela hauteman bigarren mailako ondorio larririk.

Frantziak, Espainiak, Italiak eta Alemaniak "prebentzioz" hartu dute AstraZeneca botika etxearen txertoa ez jartzeko erabakia, ustezko nahi gabeko ondorioengatik. Europan txertoa jarri duten bost milioi pazienteen artean, 30 bat tronbosi kasu erregistratu dituzte, EMAren arabera.

Adituek diotenez, aldaera berri horiek gero eta zabalduago daude. Izurriaren bilakaera moteltze aldera, aldaera horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko sistemek garrantzia handia dute orain.