
Herriko denda, taberna, jatetxe eta txoko gastronomikoei erantzukizunez jokatzeko deia egin die udalak, egungo segurtasun neurri guztiak zorroztasunez betetzeko eskatuz.

'Scientific Reports' zientzia aldizkarian argitaratu duten ikerlan baten ondorioa da; Moderna eta Pfizer botika etxeen txertoak aztertuta egin dute ikerketa.

Orokorrean, %60ko edukiera edukiko dute lokal eta instalazio guztiek, hainbat muga badaude ere. Kultura edo kirol ekitaldietan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barruan direnean, eta 800 pertsona kanpoan badira. Neurri berriak eguaztenean [irailak 1] sartuko dira indarrean.

Lekeitioko Udala kezkatuta agertu da herriko intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa delako. Udal ordezkariek diote "arrisku egoerak saihesteko" hartu dituztela neurriak. Besteak beste, kontrolak gehitu eta herriko sarrera-irteerak itxiko dituzte zenbait egunetan.

Batzorde teknikoak proposatu du abuztuaren bukaerara arte egungo neurriak mantentzea, eta, egoerak hobera egiten jarraituz gero, neurriak berrikustea irailean. Astelehenean batuko da Labi aholku batzordea.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari idatzitako gutun batean egin dio eskaria. Joan-etorriak, taldeen gehieneko kopuruak eta gaueko jende pilaketak murrizteko neurriak ere eskatu dizkio.

Zehazki, herritarren joan-etorria debekatzeko eta aisialdi eta ostalaritza jarduerak ixteko erabakiak jarri ditu auzitan.

Atzo [ekainak 28] erregistratu zuten kasu bakar hori Etxebarrian erregistratu zuten. Ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa 0 izatetik 134,23 izatera pasatu da. Lurraldeetan, Arabako eta Bizkaiko tasak jaisten jarraitzen dute, eta Gipuzkoakoa gorantza doa.

Intzidentzia tasak hobera egiten jarraitzen du Lea-Artibain eta Mutrikun. Hamar udalerrik 0 tasa daukate eta gainontzeko hirurak gune berdean sartu dira.

Ondarroako intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da. Atzo [ekainak 24] ere ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak hamar izatera igaro dira.

Atzo [ekainak 23] ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Lekeitioko tasa 13 puntu baino gehiago jaitsi da, eta gaur 0 tasa daukala baieztatu du Jaurlaritzak. Ondarroako intzidentzia tasa ere jaitsi egin da.

Atzo [ekainak 22] COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu zituzten Ondarroan. Ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira.

Atzo [ekainak 21] Markina-Xemeinen erregistratu zuten beste positibo bat. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Dena dela, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gainerako herrietakoak mantendu. Lurraldeetan, Arabako intzidentzia tasa igo egin da.

2022ko irailean ospatuko dute jaia, Ondarroako hiribilduaren 695. urteurrenagaz bat eginda.

Kasu bat Ondarroan erregistratu zuten zapatuan [ekainak 19], eta bestea Markina-Xemeinen, domekan [ekainak 20]. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Aldiz, Lekeitioko eta Ispasterko tasak jaitsi egin dira. Joan den aste osoan inoizkorik kasu gutxien erregistratu zituzten.