Aittitta Makurra bistaratu da Lekeition
Herritarren berbetan, urteak dira harri ospetsua ikusten ez zela. Asteburuan bistaratu da.

Hamarkadak hondar azpian egon eta gero, domekan [azaroak 17] bistaratu zen Aittitta Makurra Lekeitioko Isuntza hondartzan. Gertaerak erakarrita, jende asko hurreratu zen atzo Isuntza hondartzara. Batzuk diote 20 bat urtean ez dela bistaratu. Eguraldi ona egingo bazuen, hondartza bete-bete egingo zela esan dute herritarrek.
Kondairak dioenez, gizon nagusi bat Isuntza hondartzan zegoen, eta Heriotzagaz berbetan hasi zen. Bat-batean, gizonezkoa desagertu egin zen, eta harri ospetsua bistaratu zen. Lekeitiarrek Aittitta Makurra izena jarri zioten harriari, eta herriko ikurretako bat bilakatu zen. Gerora, norbaitek harriari punta kendu zion, eta ordutik punta barik dago.

Aittitta Makurraren argazkiak, Aittitta Txiki elkartearen erakusketa batean.