Auto anfibio batek ikusmina eragin du Mutrikun

Auto anfibio bat agertu zen barikuan [uztailak 3] Mutrikuko portuan. Itsasotik agertu zen, eta Intxirrian buelta eman eta gero, berriro itsasorantz abiatu zen. Ibilgailua Tomas Urionabarrenetxea ziortza-bolibartarrarena da. Uriona Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, eta oporraldia pasatzen ari da Ziortza-Bolibarren. Komunikabide ezberdinek esan dutenez, ibilgailu anfibioak 300 zaldi ditu, eta itsasoan 120 kilometro orduko abiadura (55 milia) hartzen du. Barikuan eguraldi ona egiten zuen, eta ehunka herritar zeuden Mutrikuko portuan. Ibilgailua agertu zenean, asko izan ziren mugikorrak atera eta ibilgailuaren maniobrak grabatu zituztenak.