Tamaina handiko hegalaburrak arrantzatu ditu 'Kalamua Bi' arrantza ontzi lekeitiarrak
Hegalaburraren sasoian bagaude ere, kanpaina amaituta dago. Dena dela, txalupa lekeitiarrak 81 pieza handi arrantzatu zituen martitzenean [irailak 18].
Hegalaburra porturatzeko sasoian bagaude ere, kanpaina joan den astean amaitu zen. Dena dela, martitzenean [irailak 17], Lekeitioko Kalamua Bi arrantza ontziak 81 pieza handi porturatu zituen Ondarroan. Bi eguneko arrantzua eta gero, guztira 5.000 kilo pasa lehorreratu zituzten. Kofradiako langileek zehaztu dutenez, ez da arraroa sasoi honetan hegalaburra arrantzatzea. “Baina handiak ziren. Lau bat ale kenduta, gainerakoek 50 eta 100 kilo artean pisatzen zituzten”.
Zehaztu dutenez, arrantza ontzi lekeitiarrak Hondarribia parean arrantzatu zituen. Eta nola arrantzatzen zuten ere bideoan grabatu zuten.










