Txarto idatzi eta kokatutako seinaleak ipini dituzte Mutrikuko errepidean
Galdoranara joateko bidean, Mutrikuko sarreran, 'Galdoa' jartzen duen seinalea ipini zuten duela aste batzuk. Saturraranera joateko bidean, aldiz, Mijoa industrigunearen seinalea ipini dute.
Ondarroa eta Mutriku arteko errepidean hobekuntza lanak egiten ari dira. Egiten ari diren lanen artean, besteak beste, zirkulazio seinale batzuk ere berritu egin dituzte. Horretan, baina, bi akats egin dituzte.
Alde batetik, Galdonara joateko bidean, Mutrikuko sarreran, Galdona ipini beharrean ‘Galdoa’ jartzen duen seinalea ipini zuten duela aste batzuk. Asteon, Saturraranera joateko bidean, Pikupe aurrean, Mijoa industrigunea seinaleztatzeko seinalea ipini dute Saturraran hondartzaren seinalearen azpian.

Galdonara joateko bidea seinaleztatzen duen seinalea, Mutrikuko sarreran.

Mijoako seinalea, Saturraranera joateko bidean.