
AZTIko ikertzaileek gidatutako nazioarteko ikerketa batek aztertu du ozeanoaren beroketak Atlantikoko hegalaburra iparralderantz bultzatzen duela; aldi berean, garrantzi ekologiko handiko eremuak —Mediterraneoa eta Mexikoko golkoa, besteak beste— gero eta desegokiago bihur litezke bere ugalketarako.

Johan Sorozabal eta Thibault Basque dira Eusko Label Winter Seriesen txapeldunak. Lapurtarrek 2 eta 1 garaitu dituzte Alex Goitia eta Unai Lekerika.

Asteburuko ospakizunak pasata, biharkoetan daukaten burua Lea-Artibai eta Mutrikun.

Lau urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak. Bi erakundeek egitasmoak partekatzeko konpromisoa hartu dute euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazioan eta sentiberatzean.

Torturaren Aurkako Egunaren harira egin zuten barikuan 'Bi arnas' dokumentalaren emanaldia eta osteko solasaldia. "Torturaren praktikaren izaera antolatua" salatzea izan zuten asmoa, eta helburua beteta, udala pozik agertu da emaitzarekin.

Leartibai Fundazioa-ren ekimenak erretiroa hartzera doazen merkatarien eta negozioak hartu nahi dituzten pertsonen arteko lotura errazten du, saltokiak irekita mantendu eta tokiko merkataritzaren jarraipena bermatzeko.

Aulestiko eta Etxebarriko herritarrek lotsak alde batera uzteko eta eguna elkarrekin pasatzeko aitzakia dute gaurko egunean. Eskualdeko herri gehienetako plaza eta frontoiak goraino bete dira gaur.

Kultur etxean antolatu dira lau saio, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.

'Stand up' formatuko bakarrizketa eskainiko du barikuan [otsailak 20] umoregile donostiarrak, euskara hutsean izango den ikuskizun berritzailea.

Adinekoen ongizatea bermatzea helburu du ekimenak, eta herritar guztiek parte hartu dezakete.

Gaurko [otsailak 17] egunean zehar kenduko dute jausitako lurra.

Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak otsailaren 20rako antolatu du irteera. Beti Jain eman daiteke izena eguenera arte.

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, zenbait arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera eskaini gura dute Elhuyarrek eta Donostia Kulturak, eta apirilaren 28an zuzenduko du saioa ondarrutarrak, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.