Lehen sektoreri "bultzada emateko" helburuagaz, Ganadu Azoka egin dute gaur [ekainak 14] Etxebarrian. Animaliez gain ekoizleen hamar postu ere egon dira. Arratsaldean, zaldi jauzien erakustaldia egongo da.
Aspanovas Elkarteak minbizia duten adingabeei laguntzeko asmoz Ausarta Eguna antolatu du Lekeition.
Domekan [ekainak 15] Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera aterako da urteroko diru-bilketa eguna ospatzera. Herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute elkartetik.
Gernika-Lumoko Nazioen Ligak askotarako eman du, baina emaitzetatik haratago, bestelako eraginak eta emozioak transmititu ditu Euskal Selekzioaren lehen parte hartze ofizialak. Bertan, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrak protagonista nagusi izan dira. HITZAk protagonisten ahotsa jaso du.
Gau Liriko Korala deituriko kontzertua eskainiko du bihar Leire Gomez Aristondok (Ondarroa, 1985), Kantaize abesbatzarekin eta Itziar Barredo errepertoristarekin batera, Ondarroan. Kontzerturako "gogotsu" dago sopranoa, urte hauetan guztietan landutakoa erakutsi nahi baitio herriari.
Gaur [ekainak 12] atera dira Helmugak proiektuko kideak, Ander Txakartegi berriatuarra buru dela.
Zapatutik [ekainak 14] astelehenera [ekainak 16] ospatuko dituzte aurten Oletako jaiak. Eraso matxisten kontrako protokoloaren aurrelanketan indarrak jarri dituzte antolatzaileek.
Eguaztenean [ekainak 11] osatu zuten lehen kontzertua eta hilaren 20an amaituko dute ikasturtea.
Bihar [ekainak 13] izango da emanaldia, Ondarroako kiroldegiko kantxan, 18:30ean.
Mikel Laboa abeslari eta musikagile donostiarraren jaiotzaren 91. urteurrena ospatzeko elkartuko dira lekeitiarrak, domekan [ekainak 15.]
Ume, gazte zein nagusientzako ginkana herritarra egingo dute Aulestin. Barikuan [ekainak 13], 17:00etan, izango dute hitzordua aulestiarrek
Apar jaia martitzenean [ekainak 17] izango da, Ondarroako Herriko frontoian, 17:00etan.
Flysch beltza ezagutzeko aukera eskainiko du Geoparkeak flysch beltzaren hilabetean: zapatutik (ekainaren 14) uztailaren 14ra bitartean flyscha ezagutzeko bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte.