Bilboko Euskal Museora irteera (Mendexa)
Mendexa. Mendexako Udalak Bilboko Euskal Museora irteera antolatu du urriaren 8rako. Izena emateko aukera urriaren 4ra arte egongo da zabalik, eta Mariluri esan beharko zaio WhatsApp bidez. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoek, 45 euro.
Bazkaria egingo dute Kortezubiko Lezika jatetxean.