Ireder Angulo Elexpek Mañaritik Atxetara maratoia lehiatuko du etzi [irailak 19]. Distantzia luzeetan trebatzen ari da munitibartarra, eta aurten ultradistantzian debuta egingo du: urriaren 11n Hiru Handiak-en irteeran egongo da. Besteak beste, Angulo aurten bigarrena izan da Oizko Ermitara Igoera Bertikalean, etxeko proban, eta berriki Mendata Ezagutuz maratoian.
Eguraldia lagun izan zuten Artzabal Surf Elkartekoek zapatuan Mendexan antolatu zuten Surf Egunean, eta, azken urteetan ez bezala, olatu handiak ere agertu ziren. Egunak izan zuen parte hartze "zabala eta aberatsa" nabarmendu dute antolatzaileek.
Eñaut Urreisti-Thibault Basque eta Oihana Sorozabal-Arai Lejardi bikoteek Jai Alai Ligaren Lauko Finalaren finalaurrekoa irabazi dute, Johan Sorozabal-Unai Lekerika eta Ihart Arakistain-Frida Watkins bikoteak menpean hartuta.
Arraun Lagunak-ek eta Oriok irabazi dute 130. Kontxako Bandera. 'Lekittarra'-k lehen jardunaldian baino estropada lehiakorragoa egin du, eta bigarren txandan bigarren postua lortu du, Getariaren ondoren. Azken sailkapenean zortzigarrena izan da.
Hondarribiko Grand Slamaren finalaurrekoak jokatuko dituzte barikuan [irailak 12]. Jokin Arbek eta Ortzi Aldazabal 'Argoitia'-k Bixente Gonzalez eta Gorka Mugartegi 'Atain' izango dituzte aurrez aurre; Alex Hormaetxeak eta Ruben Bailok, berriz, Erik Mendizabal eta Oier Kanpandegi.
Barikuan [irailak 12] hasiko da eta txapelketa talde mistoek osatuko dute.
Jai Alai Liga sailkapeneko zortzi gizonezko nahiz emakumezko puntistarik onenak izango dira garaipenaren lehian, Donostian. Irailaren 15ean jokatuko dira lehenengo finalerdiak; 22an, bigarrenak; final handia hilaren 29an izango da.
Domekan [irailak 14], XII. Ispasterko Mendi Martxa egingo dute, eta aurretiaz izena emateko epean 197 lagunek izena eman dute. Egunean bertan animatzen direnek ere parte hartzeko aukera edukiko dute.
Azkia Pilota Taldeak esku pilota jaialdia antolatu du uztailaren 21erako [astelehena]. Sarrerak Zubixa, Zubiaram eta Loretxu tabernetan daude salgai, bost euroren truke.