Bere bizitzako bide orria zein izango zen argi zeukan txikitatik Ugaitz Alegria Ituartek (Ondarroa, 1977). Bide horretan denetik egin duen arren, gaur gaurkoz antzerkigintzan, aktore edo zuzendari lanetan, aurkezle eta kolaboratzaile gisa dabil. «Zorteduna» dela dio, umetako ametsa egi bihurtzen dabilelako.
Munitibarrek hartuko du eguenean [maiatzak 8] Udabarria Bertsotan zikloaren lehen txandari dagozkion bi saioetako bat, 18:30ean.
Eskaintza zabala bezain aberatsagaz dator, beste behin, ADEL. Hala, apirilaren 21etik 26ra bitartean, euskal sortzaileen pieza ezberdinez eta erakargarriz beteko dute Aulesti. Herritarrei eta ingurukoei bertaratzeko deia egin diete.
Maiatzaren 10ean [zapatua] ospatuko da aurten Leatarren Eguna, Gizaburuagan. Egun guztiko jaia antolatu dute Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako herritarrek, Lea Ibarraren nortasuna indartu eta aldarrikatzeko helburuagaz.
Astebetez euskal antzerkigintzaren topaleku bihurtuko da Aulesti, apirilaren 21ean hasiko den Artedrama Euskal Laborategiaren hogeigarren aldiarekin. Sortzaileetako bat den Ander Lipus markina-xemeindarrak hogei urte hauetako bilakaera kontatzeaz gain, kulturak behar duen paradigma aldaketan jarri du begirada. Arene Onaindia Abrisketa aulestiarra, berriz, "pozik" agertu da topagunearen egitarauari hasiera emango diolako bere sorterrian, lagun, familia eta herritarrez inguratuta.
Zapatuan [apirilak 12] ospatuko dute aurtengo Etxebarriko Elizpe Rock jaialdia. Lea eta Artibai eszenatokietan banatuta, 17:30ean emango diote hasiera egunari, herriko musikariekin.
Nerea Gartziak eta Ainhoa Etxebarriak 'Hil da jainkosa' lana antzeztuko dute, eta Ugaitz Alegriak 'Destiny Driver', Getari Etxegarairekin batera.
Hitzaldia maiatzaren 8an [eguena] izango da, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Kalejira, emanaldia eta Joseba Irazokiren kontzertuarekin ospatu dute XI. Musikaia Eguna. Loturak egin eta harremanak estutzeko eguna izan da: "Oso pozik gaude, biribil atera zen dena".
Joseba Irazokik ‘Gitarra lekeitioak’ deitutako diskaren aurkezpen kontzertua eskainiko du eguaztenean [apirilak 30].
Lehiaketaren 8. aldian guztira 99 lan jaso dituzte, hau da, iaz baino hamar lan gehiago.
Gaur egungo begirada emango dio Calixto Bieito Jesus Guridiren 'Mari-Eli' zarzuelari. Apirilaren 30ean [eguaztena] eta maiatzaren 1ean [eguena] estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian.
Asier Iturralde 'Gaston' komikilariak Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako egonaldia egin du Mutrikun. Bigarren egonaldia maiatzean egingo du.
Nerea eta Maddi Arriola Mendieta ahizpek eta Jon Urdapilletak eskainiko dute kontzertua zapatuan, 19:00etan, Mutrikuko Komentuan.