Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Berriz ere, proletarioak eta faxistak

Martzel Nabarro Ugarteburu
2025/11/18

Azken asteak zer esana ematen ari dira Lekeition etxebizitzaren auziari dagokionez: Aurreko astean bertan idatzitakoari jarraituz, bizimodua aurrera ateratzeko okupazioa bezalako metodo arriskutsu bat aurrera eraman behar izan duen familiaren kalbarioari, orain kazetarien jazarpena gehitu zaio. Aurreko martitzenean, kaletik haien bizilekua grabatzen aritu ziren, jendeari haiei buruzko iritzia eskatzen…

Ez ditut ikusten kazetari hauek Lekeitioko etxejabeei galdetzen ea zergatik ez ote duten urte guztirako alokatzen hautsa hartzen daukaten pisua.

Ezta udalari edo gobernuari galdetzen ere ea Lekeition (eta beste herri turistiko batzuetan) montatuta dagoen mafia inmobiliarioaz jakitun diren eta baldin badira ea zergatik dauden beste leku batera begira arazo honen aurrean.

Kazetaritza (ere) ez da neutroa, miseria gero eta normalizatuago eta kriminalizatuago dagoen gizarte honetan. Izan ere, haiek “haien lana egiten bakarrik” zeuden.

Konfuziok omen zioen “jakintsuak ilargia seinalatzen duenean tontoak atzamarrari begiratzen diola”. Kasu honetan, arazoa nahiko ebidentea denez, uste dut ez garela kazetari tontoez ari, baizik eta gizarte osoan zabaltzen ari den proletargoaren kriminalizazio kontzienteaz. Arazoa, bizi bitartekoen jabetza pribatua eta merkantilizazioa dira, beste aldera begiratzea gustatzen bazaigu ere.

Bestalde, eta gai berdinari jarraituz, Lekitxar batek Bilboko familia bat haren etxetik bota nahi izan du, ez-ordaintze bat-edo aitzaki hartuta. Hainbatek seinalatu bezala, lekitxar honek faxismoa bultzatu du. Baina ez soilik “Horus Desokupa” enpresak zuzenean naziekin binkulazioa duelako. Are garrantzitsuagoa da berak normaltzat tratatu duen hori seinalatzea: familia bat kale gorrian utzi nahi izan duela berak poltsikoa betetzen jarraitzeko. Egindakoa gutxi ez, eta gainera publikoki sekulakoak bota ditu familia hau moralki ere seinalatu asmoz.

Desokupa zein nazien grupuskulo txikiak seinalatu eta borrokatu behar dira, baina faxismoa “gure” artean hasten da pertsona baten etxebizitza eskubidea urratzeko prest dagoenean gure izeba, aita edo kuadrilakoa, etxebizitza berak “inbertsio” bezala ulertzen duelako. Horrek zuzenean elikatzen du erreakzioa, langile klasearen banaketa sistematiko bihurtu eta kapa kolpatuenen espultsio eta kriminalizazioa normaltzen dituelako. Joera erreakzionario hauek eskuin muturrak botoetara kanalizatzea jada eginda dagoen lan bat bukatzea besterik ez da.

Kontuz. Ez gara ari etxebizitzaz bakarrik. Gizarte madarikatu hau atzera saltoka ari da aldatzen eta kontziente izanda erantzun behar dugu kasu guzti hauetan. Ez dadila gertatu Bertolt Brechtek hain profetikoki seinalatu zuena: “nire bila etorri zirenerako, jada beranduegi zen”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.