Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hautsi da kristalezko anphora

Alex Zubia Alex Zubia
2022/03/25

Gernikako haritz sakratuaren oholez egindako apal txukunean izan dugu euskal arbasoen esentzien gordailu ei zen
kristalezko anphora. Harro erakusten genion mundu osoari: begira, hauxe gara gu, modernoetan modernoenak, planeta osoaren eredu, badugu herri txiki guztien enbidia den autonomi anphorestatuto zoragarria.

Berrogeialdi baten hala erakutsi nahi izan digute, hala sinestarazi egin nahi izan digute egunero gure etxe eta baserrietan sartzen den txoritsuaren kantu errepikakorraz: estatutok, estatutok, estatutok… Ai, ze txori ederra gure txantxangorria, zeinek egunero txantxaz hartzen gintuen eta inoiz ez den gorria izan.

Hautsi da gure Muranoko kristalezko anphora. Munduan halakorik ez zegoen. Edonoren enbidia, baina bere bultzatzaileek beraiek ere ez dute Saharar herriarentzat ontzat eman. Sahararentzat autonomi estatutoa bedeinkatu du Madrilgo gobernu presidenteak eta hara non eta guretzat hori ezin hobetzat jo zutenek ez dute Saharan nahi.

Hautsi da bai, hautsi, benetan. Zoragarri zena, gure erabakiak hartzea baimentzen zuen tresnak, derrepentean ez du askorako balio. Karramarroak bezala, atzeraka doa diskurtso osoa, orain arrautza den txantxangorria udaberriari begira dagoen bitartean. “Gu biolentzi guzti-guztien kontra gaude” zioten berberek orain Ukrainara armak bidali nahi dituzte, ez beraiek, gure anphorak eskumenik ez duelako, jakina.

Petroleo eta argin-indarren igoeren aurrean ere gure anphorak ez omen du eskumenik, Madridi galde gabiltza. Eta hain eskualdunak ziren Petronor (ezta, Josu Jon) eta Iberdrola sakelak lehertzear, “beraien herria” lagundu beharrean. Eta Euzkadi nuklearrik ez genuela nahi aurpegiratzen digute gainera.

Hain zoragarria gure kristalezko anphora non oraintxu hezkuntza legea sartu duten bertan. Berrogeitahiru urte eta gero, hezkuntza legearen oinarrietako bat euskal eskola “euskalduna” lortzea da.

Hautsi da kristalezko anphora eta susmoa dut bere kristal zatiekin zauriak izango ditugunak betikoak izango garela. Eta maite ditugunak oraindik urrun edota giltzapean, anphora azpi-azpian. Eskerrak udaberria heldu den kontsolagarri.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.