Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Kondenatuak baina ez garaituak

zutabegilea Leiore Moreno Hidalgo
2026/05/29

Alferrak.
Konformatuak.
Ilusiorik gabekoak.
Ez dugula ezer eraiki nahi.
Ez dugula borrokatzen.
…

Zenbat aldiz entzun ditugu horrelakoak? Zenbat aldiz gutxietsi nahi izan gaituzte? Zenbat aldiz hitz egin dute gure belaundiari buruz, benetan gure errealitatea ezagutu gabe (edo ezagutu nahi ez gabe)?

Errealitatea, ordea, bestelakoa da. Iluntasun eta babesgabetasunez beteriko etorkizun batera kondenatu nahi gaituztela. Bizi proiektu bat eraikitzeko ilusiorik gabeko gazte belaunaldia garela esan digute, ezkorrak izango bagina bezala. Ametsik eta bizi espektatibarik gabeko gazte belaunaldia garela. Baina, nola ez dugu etsipena sentituko sistema kapitalista honek etorkizuna lapurtu digunean?

Agerikoa da, belaunaldi oso bat prekarietatera kondenatu dutela. Eta hori ez da kasualitatea, ezta zorte txarraren ondorio hutsa ere. Eredu ekonomiko eta politiko baten ondorio zuzena da. Sistema kapitalista honek ziurgabetasunean bizitzera ohitu nahi gaitu, etengabeko ezegonkortasunean.

Sinestarazi digute esfortzuak ez duela nahikoa balio. Ikasi, formatu, hizkuntzak ikasi, praktikak egin, esperientzia pilatu… eta hala ere, baldintza prekarioetan bizitzen jarraitu behar dugu. Aldi baterako kontratuak normalizatu dituzte, soldata miserableak ere bai, eta lan merkatu oso bat eraiki dute gazteon ziurgabetasunean oinarrituta. Gure bizitzak etenaldi etengabe batean bihurtu dituzte: ezin dugu egonkortasunik lortu, ezta etorkizuna imajinatu ere askotan.

Badakigu zer den, gure bizitza eta beharrak bigarren mailan geratu izana, beste batzuen etekin ekonomikoaren aurrean

Baina prekarietatearen espiral honen erdigunean, badago oraindik, gazte belaunaldi honentzat are kaxkarragoa den amets gaizto bat: etxebizitza. Bai, etxebizitza. Azken finean, zer nolako bizi proiektu bat eraiki ahal duzu, etxebizitza bat izateko aukerarik ez baduzu? Nola eraikiko duzu etorkizun bat, zure soldataren erdia (gutxienez) alokairua ordaintzera bideratu behar baduzu? Nolako bizi espektatiba batekin bizi dezake gazte batek bere herrian geratzeko aukerarik ez badu?

Bermeoko gazteok (Euskal Herriko edozein txokotako milaka gaztek bezala) badakigu zer den etxebizitza eskubide bat izan beharrean negozio bihurtzea: espekulaziorako tresna, inbertsio pribaturako aukera edo turismoaren negozioaren pieza. Badakigu zer den, gure bizitza eta beharrak bigarren mailan geratu izana, beste batzuen etekin ekonomikoaren aurrean. Eta horren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira: etxebizitza turistikoak gora egiten duten bitartean, alokairurako aukerak gutxitzen dira eta geratzen diren etxebizitzak gero eta garestiagoak bihurtzen dira.

Hala ere, honen aurreran badira irtenbideak proposatzen dituztenak. Ikusi dugu, nola EH Bilduk herria eremu tentsionatu izendatzeko pausua eman duen, baita etxebizitza sozialak eraikitzeko proiektu bat martxan jarri ere; etxebizitza horien erdia gazteei zuzenduta egongo delarik. Hala ere, beti bezala, badira oztopoak eta trabak besterik jartzen ez dituztenak ere. Etxebizitza merkatuaren esku utzi nahi dutenak, espekulazioari ateak irekiz eta negozioaren logikan sakontzen jarraituz. Eta bitartean, herriko gazteok gure bizitzak hipoteka bihurtzen ikusten ditugu.

Guzti honen aurrean, ekainaren 19an kaleak hartuko ditugu. Bizitza duin baten alde, herriko kaleak beteko ditugu. Gure herrian bizi ahal izateko eskubidearen alde, etxebizitza negozioa ez dela esatera.

Ekainak 19
19:00, Goiko Plazatik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.