MAGDA
Ipuinak dioen moduan, Maria Magdalenak Jesus zeritzon hura babestu zuen amaierara arte. Baina, hainbeste Liburu Santu tartean egon arren, egun Gaza eta beste hainbeste sarraskietan bezala, «gure begiek ez dute malkoak isurtzeko gogorik dana dala eta bizitza bakarra bizi dugulako». Agian… pekatariek salbatuko dute mundua.
«Magda» asko izan dira eta dira planetan. Ixe danak maitagarriak. Goizean goizetik beraien asmoa begirada batean ulertzen zaie. Asko eta asko Los Suaves-eko Lola bezalakoak: «La niña de azul del colegio de monjas con calcetines y coletas, y loca por Paco… la niña moderna que nunca has roto un plato». Pakorekin mundua aldrebestu zuena. Zuhurrak eta iraultzaileak.
Sinbolikoak dira. Herri xumea zaindu eta babestu egiten duten emakume menderaezinak, hor nonahi. Palestinan, Donbassen, Malin edota Europarik «garatuenean» isilik, anonimo, azkar, bizkor, errebelde.
Altzairuzko edo «Stalinezko» emakumeak. Umeak ginenean, sagarraren loreek sua hartu zutela eta sudurretatik odola hasi zitzaigunean eta baldosa etiko txuriko komuna publikoetan pornografia irakurtzen ari ginelako katxarro abertzale eta feministak zirenak eta direnak. Palestinan, Amerikako Estatu Batuetan, Argentinan, Euskal Herrian.
Bai, urteak pasa dira, 60 edo 25, eta eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak isurtzen hasi arren, negua heldu, baina, azkenez, antzerrek Z bat egin dutela zeruan ohartzen direnak. Bai, kasik libro gabiltzala adierazten dutenak, edo hori ustez, palazioak lurrera botatzeko eskaleak, gartzeletako hormak suntsitzeko agintzaileak eta hori bai, gu libro gabiltzala uste dutenak!, nahiz eta batzuk kaleetan tirantezko galtza woke laranjak jantzirik askatuko gaituztela ustez dabiltzan bihurriak.
«Ez dira betiko garai onenak, azken finean gizaki hutsak gara» zihoen abestiak gehiegi iraun du. Ez gara gizaki hutsak baina bai bizi ditugula garairik txarrenetarioak. Sistema, Egiptoko Faraoiaren maitale esklabua, Aida (Verdiren Operan esklabotzaren ikur eta egun zapalkuntzaren eredu) egun Palestinan, Zisjordaniako errefuxiatu eremurik bortxatuenaren sinboloa eta izena dana, berriro hiltzen ari da. Aida, Magdalena, berriro askatasunaren eta zapalduen ikurra. Baina Mendebaldeak dena bereganatzen du. Aida gringoek mendebaldetu dute: Aida: Attention (arreta), Interest (interesa), Desire (desioa) y Action (ekintza), hots saltzeko dotrina berria. Baina bitartean ez dute gogoratzen Eliades Otxoak ezkerreko eskuz kantatzen zigunean:
Por eso tú eres tan bella,
tan adorable como una reina
Tus ojos son dos luceros,
tu boca es una manzana
Y tus cabellos reflejan,
el sol brillante de la mañana
Magda, maite zaitugu!