Ispaster

Osasun zentroetako langileak mobilizatzen hasi dira, "leher eginda" daudela salatzeko

Lehenengo protesta gaur [irailak 18] egin dute, lehen arretako osasun zentroetan. Irailaren 25ean ospitale guztietan, 11:00etan egingo dituzte protestak, eta, azkenik, urriaren 3an Bilbon manifestazioa egingo dute, 12:00etan hasita.

Jaurlaritzak dio osasun arloko langileak ulertzen dituztela, baina ez dela "mobilizazioak egiteko unerik egokiena"

Jaurlaritzak lehen mailako arreta eta osasun publikoa sendotzeko hartuta daukan konpromisoa "benetakoa eta erabatekoa" dela esan dute. Elkarrizketarako "beti prest" egon direla diote, eta orain ere prest daudela gaineratu dute.

Ur kontsumoa murrizteko neurriak hartu dituzte Lea-Artibaiko udal batzuek

Ur Partzuergoak ondoko herrietako udalei eskatu die neurriak hartzeko: Markina-Xemein, Etxebarria, Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. 7.000 bat herritarrei ere inplikatzeko eta erantzukizunez jokatzeko eskatu die, eta eremu pribatuan edateko ura zentzuz erabiltzeko.

Eika kooperatibako lehendakaria

Iñigo Arrieta: "Egoera txarrenetan ere eutsi egin diogu euskarari"

Etxebarriko Eika kooperatibak 2020ko Euskaraldian parte hartzeko izena eman du. Entitateek ariguneak sortu eta irailaren 27ra arte daukate zabalik izena emateko aukera.

Irailaren 21ean plazak aldarrikapenez betetzeko deia egin dute pentsiodunek

Asteleheneroko elkarretaratzeekin hasteko dei bateratua egin dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko pentsiodunek Gernika-Lumon. "Inoiz baino indar gehiagogaz" bueltatuko direla esan dute.

Sindikatuen arabera, %65eko jarraipena eduki du hezkuntzako grebak

Lea-Artibai eta Mutrikun, institutuetan egon da jarraipenik baxuena. Markina-Xemeingo Berakruzen eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan ez dute grebarik egin. Jarraipenagatik balorazio ona egin dute sindikatuek. Jaurlaritzak parte hartze baxuagoa zenbatu du: %45ekoa.

Euskaraldiak ikastetxeetan lantzeko material didaktikoa aurkeztu du

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo eta Lanbide Heziketara arteko unitate didaktikoak dira aurkeztu dituztenak. Hiru fasetan banatu dute formakuntza.

Ander Lipus Uhagoneko oholtzara igoko da domekan

Patricia Urrutiagaz batera, 'Hozkailua' antzezlana eskainiko du aktore markina-xemeindarrak. Musikariak bi ondarrutar izango dira: Asier Ituarte eta Keu AgirretxeaHozkailua antzezlana egongo da ikusgai domekan, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kultur...

Arana motor gainera igoko da etzi berriro, Arratzuko Enduroan

Domekan motor hotsek hartuko dute Arratzu. Beste urte batez Enduro lasterketa lehiatuko dute, eta aurtengoa ere Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Bigarren proba da; lehenengoa Nafarroako Irañeta udalerrian lehiatu zuten, eta datorren as...

A.M.M.

Susana Ibarguengoitiak 101 urte ditu

Foruko Udalak Susana Ibarguengoitia foruarra zoriondu du 101. urtebetetzean. Foruko Igurko egoitzako lehen egoiliarra da Ibarguengoitia, eta hara joan da Izaskun Arrieta Foruko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia. Ibarguengoitiak kandelak amatatzeko ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Haur transexualei buruzko hitzaldia, Lekeition

Maiatzaren 17an izan zen Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Chrysallis elkarteagaz hitzaldia antolatu du Lekeitioko Udalak.Hitzaldia astelehenean izango da, 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan.Elkarteko kide...

Eider Mugartegi

Lekeitio BHI: Lanbide Heziketa publikoarekin konprometituta

Lekeitio BHI institutuan ikasle, langile edo langabetuentzako formakuntza teknikoa eskaintzen da, erdi mailako bi heziketa ziklo hauen bitartez: Administrazio Kudeaketa eta Instalazio Elektrikoak eta autonomikoak. Ikastetxea mota guztietako ikasleei za...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

VI. Antiguako Ama estropada jokatuko da Ondarroako badian, bihar

VI. Antiguako Ama estropada jokatuko da bihar Ondarroako badian. Ondarroa Arraun Elkarteak antolatuta, 17:30ean emango diote hasiera aurten seigarrengoz jokatzen den estropadari. 25 traineru ariko dira denetara lehian, neskenak eta mutilenak kontuan ha...

M.S.

Herriko produktuak salgai jarriko dituzte Ereñoko Baserritarren Egunean

Ereñoko Gerandape Kirol Klubak antolatuta, bihar 11:00etan zabalduko dute azoka. Bisitariek Busturialdeko lau upategiren txakolina dastatzeko aukera izango dute, 12:00etatik aurreraBaserritarren Eguna ospatuko dute Ereñon, bihar. 11:00etatik hasita, ...

Oihana Cabello Elorriaga

Astra Gauen baitan, Anarik kontzertua emango du gaur

Astra gauek beste kontzertu bat dakarte gaur Astrara. Hain zuzen, Anari kantari azkoitiarra izango da gaur kulturarako fabrika girotuko duena. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak Astran bertan eros daitezke, 6 euroan.Epilogo bat diskoagaz dator...

O.C.E.
Gehiago