Ispaster

Sexu eta Genero Aniztasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, aldarrikapenak kalera

Harrotasun Eguna moduan ezagutzen den Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna da domekakoa, eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideak aldarrikatuko dituzte hainbat udalerritan.

Zapatuan Ondarroara ez joateko deia egin dute eskualdeko hainbat udalek

Radixu Irratiak aurten Zapato Azula ez antolatzeko erabakia hartu bazuen ere, asko izan dira zapatuan [ekainak 27] Ondarroara joateko asmoa agertu duten bateko eta besteko herritarrak. Ondarroako Udalak egin modura, eskualdeko beste hainbat udalek ere herritarrei zentzuz jokatzeko eta zapatuan Ondarroara ez joateko dei egin diete.

Hondartzak zaintzeko eskatu du Eguzkik

Hondartzak garbi mantentzeko kanpaina Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hondartzetara zabalduko dute datozen egunotan.

Beste positibo kasu bat erregistratu dute Lekeition

Astelehenean beste kasu bat erregistratu eta gero, atzo [ekainak 25] beste bat gehiago antzeman zuten PCR probaren bidez; Bizkai mailan atzo erregistratu zen positibo bakarra izan zen. Pandemia hasi zenetik Lea-Artibai eta Mutriku mailan positibo kasu gehien erregistratu diren herria da Lekeitio.

Jaurlaritzak 2,6 milioi euroko laguntza sorta bat jarri du abian kultura sektorea bultzatzeko

Diru laguntzak bi ardatz ditu: mikro enpresa txikiei zuzendutako lerro bat eta bost arlotara zuzendutako laguntza lerro bereziak.

San Joan bezpera girotu dute Lea-Artibain eta Mutrikun

Herri batzuetan herrigunean ezer egin ez bazen ere, auzoetan bai egin ziren. Beste herri batzuetan, ostera, segurtasun neurriak beteta egin ziren ospakizunak.

Nerea Bedialauneta eta Eider Mugartegi

Positibo berri bat erregistratu dute Lekeition

PCR bidez 8 positibo baieztatu zituzten atzo [ekainak 22]: 4 Gipuzkoan, 3 Bizkaian (bat Lekeition) eta 1 Araban. Guztira, pandemia hasi zenetik, Lea-Artibain eta Mutrikun 104 positibo erregistratu dira. Hildakoei dagokienez, eskualdean 7 herritar hil dira COVID-19aren ondorioz.

Jai batzordeak gaurko batzarrera deitu ditu herritarrak

GAUTEGIZ ARTEAGA // Guztion gustuko jaiak antolatzeko herritarren parte hartzea «ezinbestekoa» dela iritzita, Gautegiz Arteagako Kultura Sailak herritar danak gonbidatu ditu gaur 18:00etan Antolin Deunaren jaiak antolatzeko Kultur Etxean egingo dute...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Cantabrico, 50 urte familia bakar baten esku

2016ko uztailean 50 urte bete zituen Cantabrico tabernak. Egitarau zabalagaz ospatu zuten data esanguratsua.Taberna zabaldu zuten Erundina eta Eladio, ondorengo jabeak izan ziren Eladino eta Itziar eta egun negozioa daramaten Pantxo Bedialauneta eta Ik...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Bizkaia Kopa Trailaren 3. proba hartuko du Morgak, domekan

Morga Trail, Bizkaia Kopa Trailaren hirugarren proba jokatuko dute domekan, Morgan.Trail luzea zein laburra, mendi bizikleta martxa eta txakur-krosa lehiatuko dituzte eta martxa luzea eta laburra ere egongo dira.Andra Mari auzoan hasi eta amaituko ditu...

A.M.M.

Gernikarren errelatoa oroimenean idazteko

Oroimenaren ibilbidea egin zuten apirilaren 27an hainbat gernikarrek, historiaren helduleku bat erakutsiz: emakumeena. Errelato ofizialetik harago, bonbardaketako lekukoen oroimena berreskuratu nahi dute.Historia dokumentuetan bakarrik oinarritzen badu...

Oihana Cabello Elorriaga

Sare handiko amuez

Markina-Xemeingo Hitza

Amanda Sprattek esprintean irabazi du Emakumeen Birako 2. etapa

Ane Santesteban errenteriarra sartu da bigarren helmugan, segundo biko aldeagaz. Euripean egin dute txirrindulariek Markina-Xemein inguruetako ia ibilbide osoaEsprintean erabaki zen atzo arratsaldean, Markina-Xemein eta Markina-Xemein artean lehiatu ze...

Eider Mugartegi

Ez da posible! Ezin liteke! Nola ote...

2017. urtean, Gernikan; bakearen hirian, aitonen batzarlekuan, Foruen babeslekuan… ezin daiteke horrelakorik gertatu….Ba, bai! Oraindik orain euskaldunok debekua eta zentsura jasaten dugu, eta hau gutxi balitz erakunde publikoen aldetik dat...

Garbiñe Astoreka Ugalde.

Udaberriko lehiaketa martxan dauka Berbalagunek

GIZARTEA // Maiatzaren 26ra arte parte hartzeko aukera dago Bermeoko berbalagun egitasmoaren udaberriko lehiaketan. Saria Errigorako olioa izango dela azaldu dute, bost litroko bidoia. Jasotako erantzun guztien artean zozkatuko dute saria maiatzaren am...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago