Ispaster

Patronalaren proposamena onartzen duten erabakiko dute Bizkaiko kiroldegietako langileek

Kutxa ibiltaria egongo da eguaztenean Ondarroan bozketa egiteko eta finkoa jarriko dute eguenean Markina-Xemeinen. Proposamena erabaki bitartean Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko beharginek aste honetarako deituta zeukaten greba etetea erabaki dute.

Gernika Batzordeko kidea

Sabin Ibazeta: "Ez dago esperimentu ankerragorik herri oso bat suntzitzea baino"

Ondarrutarra da Ibazeta (Ondarroa, 1962), eta Gernika-Lumon bizi da. Irakaslea da bertan, eta bonbardaketaren ikerketarako batzordeko kidea. Ikasgeletan bonbardaketari buruz ikertzeko materiala aurkeztu du: ‘Gernika, laborategi esperimentala’.

'Sin querer tres' ontziko marinelak, gaur, antxoak eskuetan

Arrantzale tradizionalek antxoa kuota bera edukiko dute

Pelagikoen erabiltzaileek eta teknika tradizionalak erabiltzen dituzte arrantzaleek Bilboko ituna beste urte batez indarrean mantentzea erabaki dute. Kuota aldaketarik egongo ez bada ere, pelagikoen erabiltzaileek sei aste arinago hasiko dute kanpaina.

Josune Baskaran Markina-Xemeingo Udaleko zinegotzia, Belen Lucas ilustratzailea, Leire Arano idazlea eta Mari Eli Ituarte epimahaikidea ‘Betiko atzo?’ lanaren aurkezpen ekitaldian.

Zabalik dago Peru Abarka Album Lehiaketara lanak aurkezteko epea

Otsailaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketako bi ataletan banatuta dago: lehendabizi narrazio onena aukeratuko dute, eta ostean narrazio hori ilustratzeko proposamen onena aukeratuko da.

80.000 lagun inguru batu dituzte Baionako eta Bilboko presoen aldeko manifestazioek

Milaka eta milaka lagunek bete zituzten Baiona eta Bilboko kaleak zapatuan [urtarrilak 11] euskal preso politikoen eskubideen defentsan, eta dispertsioaren aurka eta iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde.

Euskal preso politikoen senideak

Iñigo Badiola eta Iera Arantzamendi: "Zigor horrekin jarraitzen dugu guk. Ez da amaitzen"

Aitzol Etxaburu preso ondarrutarraren bikotekidea da Arantzamendi, eta Asier Badiola preso ondarrutarraren anaia da Badiola. Mobilizazio jendetsuek ematen dieten "indarra" nabarmendu dute biek.

Natalia Salazar Orbe

Hastear dago Euskal Herriko zesta-punta kluben arteko norgehiagoka

Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Lekeitio eta Gernikako taldeek parte hartuko dute txapelketan. Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak ere domekan [urtarrilak 12] emango ditu lehen pilotakadak.

Martitzenean amaituko da Errigoraren kanpainako eskaerak egiteko epea

Bi eskualdeetan eskaerak egiteko hogei gune baino gehiago daude. Auzolanari esker, duela hamarkada batzuk ametsak zirenak gaur egun errealitate bihurtu direla diote ErrigorakoekNafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean, abian da Zazpiak Bat harre...

Berriatuko Udalak herritarren ekarpenak batzen jarraitu nahi du

Udalak parte hartze prozesuko lehenengo ekintzan egon ezin izan zutenei ekarpenak egiteko aukera eskaini die. Aurrera begira egingo diren ekintzak ere azaldu dituzteBerritxu danok einaz! lelopean egiten ari diren kanpainaren baitan, herritarren parte h...

A.A.

Liligiroko azken bertso saioa egingo dute gaur iluntzean, Astran

Lilibertso bertso eskolako kideek antolatuta, azken Liligiro bertso saioa egingo dute gaur, Astran. Ander Elortegi, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Ibon Ajuria bertsolariek saioa eskainiko dute, 20:00etatik aurrera.Ander Elortegi bertsolariak azald...

A.Z.

Udaletxea berritzeko lanak hiru astean bukatuko dituzte

Muxikako udaletxearen teilatua berreraikitzeko beste hiru aste behar izango dituztela adierazi du Aitor Goldaraz Muxikako alkateak. Ugarte auzoan dagoen eraikinaren teilatuak zuen egoera txarra zela eta, udalak berritzeko lanei ekin zien duela aste bat...

A.Z.

Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria, gaur, bibliotekan

MARKINA-XEMEIN // Herri Bibliotekak antolatuta, topaketa egongo da gaur, 18:00etan, Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariagaz. Liburuekin eta ipuinekin lagunduta, etxean elkar entzuteko espazioak zelan sortu azalduko du Añorgak, solasaldian. Topake...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Morgako Udalak 'Facundorena' poltsak banatuko ditu herrian

Herria ez zikintzeko, Morgako Udalak Facundorena poltsak banatuko ditu herriko tabernetan. Poltsa horiek bereziki diseinatuta daude pepita azalekin herria ez zikintzeko. Facundo enpresak dohainik eman ditu.Udalak jendea gonbidatu nahi izan du poltsa bi...

Ander Zarraga

Euskaltzainburu karguan jarraituko du Andres Urrutiak beste lau urtez

Ondarrutarra 2004tik dago karguan, eta 2020ra arte, behintzat, jarraituko du. Azken agintaldian bidelagun izan dituen euskaltzainek ere zuzendaritza taldean jarraituko duteEuskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste lau urtez jarraitzeko Hizkuntza Akademiare...

Nerea Bedialauneta

Indaba eta ardoa egongo dira biharko azoka berezian

GERNIKA-LUMO // Hileko lehen zapatuetako ohiturari jarraituz, asteburu honetan azoka berezia egingo dute Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Biharkoa indabei eta ardoari eskainitako eguna izango da. Bertaratzen direnek indaba plater bat dastatzeko aukera iz...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago