
Euskal Energiaren Erakundekoek mutrikuarrentzat plantak sortzen duen zarata ez dela arazo izango ziurtatu dute; Patxi Lopez lehendakaria eta Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia energi plantaren inaugurazioan ikusi dira lehenegoz. Herriko udal ordezkariek erlazio instituzionaletarako baliatu dute inaugurazioa

Interesatuek proiektuak prestatzen hasteko aukera dute; baldintzak Udalaren webgunean argitaratuko dituzte

Ordu zehatzetan herriko hiru puntutan batuko dira kanturako; nahi duten guztiek parte har dezakete

Zerutxu Dantza taldeak Karmen Jaien barruko ekitaldi berezia eskainiko du barikuan, 21:00etan frontoi nagusian. Usadiozko bost dantza egingo dituzte. Hiru urte pasatu dira dagoeneko, Zerutxuk, Karmen jaien barruan, frontoian azkenengoz dantzatu zueneti...

Sareko lana albo batera laga barik, hAUSnART aldizkaria atara du Lapiko Kritikoa kolektiboak. Paperezko edizioak planteamendu barriak dakartza eta web orriak dituen gaitasun eta funtzioak indartzeko eta eraberritzeko helburuagaz sortu dute. Ahalik eta izaera zientifiko, trinko eta sendoenagaz gorpuztu nahi izan dituzte aldizkariaren orriak. 2009an sortu zen web orria. Hiru pertsona hasi ziren eta ordutik hona, hamabost kide gehitu eta ia 300 testu argitaratu dituzte bertan. Gaur egungo munduan esan barik doana azalarazi eta desafiatzea dute helburu. Hau da, Web-aren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz. Iban Galletebeitia lekeitiarra Lapiko Kritikoa Kolektiboaren kidea da, eta aldizkariaren helburua, ezinbesteko malgutasuna gordez, goi mailako aldizkaria lortzea dela dio. «Baliabide kritiko egokiak eskaintzea egungo gaiei erantzuteko parada galdu gabe». Ondorioz, ez dute argitaratzeko epe-mugarik ezarri, eta kopurua be aldatu egin daiteke, eskuratu lanen kantitate eta kalitatearen arabera. Asmoa, hala ere, urtero hiruzpalau zenbaki ateratzea da. hAUSnART aldizkaria, kolektiboaren proiektu barriaren lehen alearen bigarren inpresioa kalean dago dagoeneko. Apirilean argitaratu zuten, eta hasieran 400 ale atera bazituzten be, beste partida bat kaleratu dute orain dela gutxi. Aldizkariak hainbat herritan aurkitu daitezke, bai eta Lekeition be; Aralde liburu dendan erosi daiteke 6 eurotan. Lapiko Kritikoaren lehen [...]

San Martin jaietako azken egunean, hiru afari zozketatuko zirela iragarri zuen jai batzordeak. Herenegun iluntzean egindako zozketaren ondorioz, ondoko zenbakiak izan dira sariak lortu dituztenak: Epermendi jatetxeko afaria, 143 zenbakiarentzat izango ...

Arno mendiaren inguruetan 55 urteko gizonezko bat erreskatatu zuten atzo, 14:15ean, ertzainek. Donejakue bidea egiten ari zen gizonezko bati lagundu behar izan zioten. Koliko baten ondorioz ezin mugituta zegoen. Osasun teknikariekin gizona zegoen leku...