
Mundu guztiko olerkariekin egongo da ondarruko idazlea eta lau irakurraldi eta errezital bat eskainiko ditu

‘Saturrarango emakumeei’ CDa zuzenean aurkeztuko dute, dantzariekin eta umeen koruagaz batera


Joan den denboraldiari errepasoa emoteaz batera, datorren urterako zuzendaritza osatuko dute

Antzina ezkontzera zihoazen neska-mutilek egiten zuten etxe-sartzea antzeztu zuen domekan Gora Buru Kultur Elkarteak. Horrela, Batzokitik irten, eta Lekeitioko kaleetan zehar ibili ziren, Anbrurs Mailabiarrena (Juan Pedro Zatika) eta Josepa Meabe-Ansor...

Abel Urizarbarrena lehenengo doa Euskadiko Txapelketako Super Motard mailan. Zapatuan pauso garrantzitsua emon zuen, Sondikan jokatu zen Urban Circuit irabazita. Danetara, zortzi izan ziren parte-hartzaileak, eta nahiz eta motorragaz arazoak eduki, zai...

Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian egongo da eguenean Gorka Antxustegi markinarra, Suzuki 1600egaz. Hantxe jokatuko da Stadium Race edo Txapeldunen lasterketa. Bat Formulako eta rallyetako pilotuek edukiko dute hitzordua, 19:00etatik aurrera. Antxustegigaz batera, bertan egongo dira, besteak beste, Mark Gene, Dani Sordo, Adrian Sutil, Vitantino Liuzzi, Nani Roma, Jaime Alguersuari eta bere taldekide Joan Vinyes. Atletico de Madriden berdegunea asfaltatu egin dute azkan egunetan, eta zortzi metro zabalerako bi errai paralelo egongo dira pilotuen eskura, ez ahazteko lako ikuskizuna eskaintzeko. Ourensen seigarrena Asko kostata, eta hamalau postu gora eginda, seigarrena izan zen Ourenseko Rallyan (Galizia) Gorka Antxustegi. Suzuki Swift S1600ak ondo hasi zuen lasterketa, baina bosgarren zatian, gurpilak zulaketa eduki zuen, eta zortzi minutu galdu zituen pilotuak. Hogeigarren postura jaitsi zen, eta arazoa konponduta, postuetan gora egiten joan zen. «Zulaketa konpontzeko mintu bi nahikoa izaten dira, baina pentsatu nuen autoak zer edo zer gehiago zeukala, apurtu-edo egin zela», esan du pilotuak. Hamalau postu gora eginda, seigarrena izan zen sailkapen orokorrean eta bigarrena aurreko trakziodun autoen mailan. Berezi bitan, gainera, Joan Viyes bere taldekideak baino denbora hobea egin zuen. Pilotuei maila handia eskatzen dien lasterketa izan zen Ourensekoa, malda askokoa, eta zirkuituko luzeena. Hori horrela, lehenengo postuetan sailkatu ahal ziren gidari [...]