
Arantza Robles: LAB Irakaskuntzako ordezkari sindikala Irakaskuntza publikoan izandako murrizketak salatu eta hezkuntza publikorako «bidezko» lan hitzarmen bat eskatzeko eserialdia egin zuten joan den eguenean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan EILAS, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek. Bertan egon zen Arantza Robles lekeitiarra be. Eserialdia egin zenuten joan den astean. Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan sartu ginen, irakaskuntza publikoaren murrizketak salatzeko. 10:00etan sartu ginen eta 11:30ean kanpoan geunden. Ertzaintzak identifikatu eta banan-banan atara ginduen modu txarrean. Zer da zehazki eskatzen duzuena? Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritzaren gutxiengoa duen sindikatuekin lan akordioa sinatu zuen. Hauteskunde sindikalak egin ondoren, guk daukagu gehiengoa, STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuok: %75. Hori dela eta, Mahai Sektorial barria osatu eta berriro negoziatu nahi ditugu hainbat eta hainbat atal. Zein da Hezkuntza Sailaren erantzuna? Otsailaren 16an egin ziren hauteskundeak, eta nahiz eta panorama sindikala aldatu den, guk ez dugu oraindik bilerarik eduki. Ez daukagu harremanik; gauzetaz komunikabideen bitartez enteratzen gara. Gainera, neurri erasotzaileekin jarraitzen du eta horren adibide garbiena datorren ikasturteko esleipen prozesuari begira gauzatu nahi duen egutegiarena da. Abuztuaren 8tik aurrera dantzan jarri nahi ditu milaka irakasle. Euretako gehienek abuztuko azken egunera arte ez dute jakingo zein izango den euren lanpostua datorren ikasturtean. Hiru eleko Hezkuntza Markoa egitasmoa [...]

Josu Urrutia Athleticeko lehendakaritzarako hautagaia izango da. Halantxerik adierazi du lekeitiarrak agerraldian. Era horretan, azken aldian ahoz aho zebilen albistea baieztatu du Athleticeko jokalari ohiak. Urrutiak talde lanean oinarrituko du bete h...

Hamalau urtetan herrian bildutako informazio guztiagaz, helburu anitzak dituzten herri hizkerari buruzko liburua eta dokumentala egin ditu Itziar Aramaio berriatuarrak. Barikuan aurkeztuko dituzte bi beharrak, 20:00etan, Bideo gelan.

Sergio Ruizek irabazi du aurtengo Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. Debabarrenako txirrindularia bakarrik ailegatu zen Aldaola kaleko helmugara. Bigarren eta hirugarren, Bidelan taldeko Haritz Orbe eta Caja Ruraleko Ruben Fernandez gera...

Eñaut Zubikarai atezain ondarrutarrak hiru urterako barritu du Realagaz zeukan kontratua. Amaitu den denboraldian ez du minutu bat bera be jokatu, baina aurrekoan, Bravoren lesioa eta selekzioagaz zeuzkan partiduak medio, minutu asko jokatu zituen, ma...

Ander eta Gorka Bilbao zestalarien aita, Luis Bilbao Laka, hil da, 69 urte zituela. “Master Jaitik, familiari doluminak emon nahi dizkiogu eta momentu gogor hauetan eurekin bat egiten dugula esan”, adierazi dute zestalarien enpresatik. Hi...

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du barikuan 20:00etan Karmengo Elizan. Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean ordu eta laurden inguruko egitarau zabala eskainiko dute. 1963ko azaroaren 22an Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa...