
Saihesbideko aparkalekua eta erdigunea lotzen dituen espaloiaren beharrak martxan daude. Azkenean, akordio batetara ailegatu dira falta zen tarteko jabea eta Udala. «Horma altuagoa izatea nahi genuen eta azkenean gure proposamena onartu du Udalak»,...

Txantxangorri aisiladi taldeak ere inauterietarako prestakuntzekin dihardu. Etzi, zapatua, 11:00etatik 13:00etara eramango dute aurrera inauterietarako ekintza. Txantxangorri aisialdi taldeko bazkideei zuzendutako ekitaldia izango dela zehaztu dute. Ho...

Ondarroako Cantabrico taberna erakusketa leku bihurtu da egunotan. Bertako hormetan daude zintzilik Iñake Goñik (Amezketa, Gipuzkoa, 1956) eta Birtu Aramaiok (Ondarroa, 1953), Marimendi taldeagaz egindako espedizioetako argazkiak. Eta, tartean, botak...


Martxoaren 8an, Emakumeen Eguna dela-eta, askaria egitea pentsatu dute herritarrek. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez emon beharko dute izena. Horretarako epea zabalik dago eta hala mantenduko dute martxoaren 7ra arte. Izena emoteko, udaletxeko te...


Lau larunbatez emango dute, Lagun Artea elkartean, eta Jesus Larretxea izango da irakaslea saio teoriko-praktikoetan. ELKARRIZKETA AITOR TXURRUKAREKIN, Antolatzaileetako bat «Makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut» «Ahal duen guztietan» elikadura makrobiotikoa egiten du Aitor Txurrukak. «Baina ni ez naiz aditua, eh!». Gaiaren inguruan interesa duten beste herritar batzuekin batera, makrobiotika ikastaroa antolatu du. Oraindik eman daiteke izena? Bai, baina uste dut nahikotxo jendek eman duela jada izena. 30 laguneko muga daukagu parte hartzeko orduan, eta izena eman nahi dutenak Erdiko kaleko Mila frutategira joan daitezke. Ikastaroa sozietate batean izango da. Sukaldatu egingo duzue? Lagun Artea elkartean izango da, eta ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Zapatu goizetan, 9etan hasiko gara, eta osagaiak mozten-eta joango gara, Jesus Larretxearen azalpenak jasoaz. Bazkaria prestatzen joango gara; ondoren bertan bazkalduko dugu egindakoa, eta teoria apur batekin amaituko dugu. Egiten diren errezeten kopiak ere emango zaizkie parte-hartzaileei. Makrobiotika. Nola azaldu? Askok makrobiotika hitza debekuekin lotzen dute; hau edo beste ezin jan edo edan izatearekin. Baina, makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut. Azkenean, makrobiotikan egiten dena da, pertsonak modu orekatuan eta energia ahalik eta ondoen erabiltzeko moduan elikatu. Horretarako, gauza zentzudunak egiten dira: garaian garaiko jatekoa jan, norbere lekukoa edo hurbilekoa, eta garbia, ekologikoa. Eta, zerealak [...]