
Hainbat herritarrek foka bat ikusi dute gaur 08:00etan Isuntzako hondartzan. “Itsas Txakurra etzanda zegoen eta jendea sumatu duenean alde egin du uretara”, azaldu dute ikusi dutenek.

«2012a orduko etxeko marmelada kontsumitu ahal izateko aukera» luzatu dute EHNEk eta Aranbaltz Elkarteak elkarlanean prestatutako ikastaroagaz. Maarmelada egiteaz batera, landareak kontserbatzen be ikasiko dute izena emoten dutenek. Ikastaroa Maite A...

Txakurrekin sortutako arazoak tarteko, hainbat kexak egon dira. Hori dela eta, txakurren inguruan indarrean dagoen ordenantza gogorarazi die herritarrei Udalak kalean jarritako oharren bidez.

Hauteskundeen inguruko lehen batzarrak hasi dira. Berriatuarrek, barikuan, 20:00etan, bideo gelan, jarri dute hitzordua. Batzar horretan, Herri Kandidatura lantzen hastea da asmoa.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, hilero ohi duen modura, elkarretaratzea egiteko deia egin du. Ekimena, barikuan, 20:00etan, plazan izango da, eta erabiliko duten leloa ondokoa izango da: Euskal Herriak Askatasuna behar du.

Hauteskundetarako lehen bilerak martxan jarri dira. Amoroton, domekan, meza ostean, hauteskundeei buruz bera egiteko bilera egongo da.

Taldekoek aspalditik duten amets bat bete guran dabiltza Adeseko kideak: Lezandipeko kobak eta Lezateko errekak bat egiten duen puntua topatu guran. Lezandipeko kobaren existentzia ezaguna zen Okamika auzokoentzat. «Bide zahar baten ondoan zegoela esan ziguten eta gutxi gora behera non zegoen seinalatzen ziguten, baina galduta zeuden, bai bidea, baita koba ere», azaldu dute Adesekoek. Koba bilatu ez ezik, esploratu ere egin dute. Abuztuan hasi ziren lan horretan, eta gaur egun, bost orduko bidean duten esplorazio punta. «Eguneko beharra amaitu eta atzera egitea tokatzen zaizun puntuari deitzen diogu esplorazio punta. Noraino heldu zarenari», azaldu dute. «Intentsiteari dagokionean, Anboto lau aldiz igo eta bajatzeagaz konpara daiteke orain arte egindako bidea». Ziurtasunik ez Leizandipeko kobazuloaren ezaugarriengatik, norabidearengatik eta esplorazioaren nondik norakoengatik Lezateko errekagaz bat egiteko aukera asko daudela uste dute Adesekoek. «Ez daukagu ziurtasunik, baina saiatzen ez bagara inoiz ez dugu jakingo». Momentuan, bost orduko bidean sartu eta aurrera egiteko moduaren bila dabiltza. «Batzuk harriak-eta baztertzen dabiltza eta beste batzuk eskalatzen ari dira». Adesekoek buru belarri sartuta daude Leizandipeko kobaren esplorazioan; lehentasuna emon diote. Hurrengo hilabetetan ere Leizandipen aritzeko asmoa dutela iragarri dute. «Badakigu galeria handiak daudela eta haietara heltzeko bidea topatu guran gabiltza». Aurrez ere topo egin dute tamaina handiko galeriekin. «Ideia [...]