
«Geologikoki albiste handiegia ez den arren, kurioso bada aurkikuntza. Azken 25 urtean ez da ezer aurkitu eta». Horrenbestez emon dute Lamiñetan aurkitutako galerien barri Ades taldekoek . Aurrerapen teknikoek ahalbideratu dute aurkikuntza: «Teknik...

Barikuan hasi eta astelehenera arte iraungo dute Ispasterko zaldi-mando probek. Egun denetan parte hartuko dutenak kontuan hartuta, hamairu izango dira, aurten ere, probetan parte hartuko dutenak. Parte-hartzaileek herriko harriagaz egin beharko dute b...

Ondarroako Bai Udalbiltzari Sareak aldarrikapena eta ospakizuna uztartu ditu Udalbiltza aurrera! leloagaz egindako ekitaldian. Jendetza polita batu zen zapatu eguerdian Alamedan. Loren Arkotxa Udalbiltza auzian absolbitu barria den Ondarroako alkate oh...

Emon daiteke jada izena maiatzaren 29ko Ibilaldia jaian laguntzeko; bestetik, Radixu irratian ‘Boga!’ irratsaioa hasiko da zapatuan. 1.500 lagun baietz! Horra hor Ibilaldiaren erronka. Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen jai han...

Mutrikuko Musika Bandako lagun edo bazkide izan ahal izango dute nahi duten guztiek aurrerantzean. Bazkidetzak egiteari ekin dio, lehenengo aldiz, musika bandak, beste herri batzuetako banden esperientziari jarraituz. «Jendeari aukera eman nahi diogu bandara gerturatzeko eta hurbilago sentitzeko. Bide batez, kontzertu berezietarako sarrerak-eta zozkatuko ditugunez, zaletasuna zabaltzeko beste modu bat iruditzen zaigu. Ia jendea gehiago animatzen den horrela kontzertuetara joaten», azaldu du Karlos Escudero bandako zuzendariak. Grabaketak eta zozketak Urteko 15 eurokoa izango da bazkideentzako kuota. Horren truke, Mutrikuko Musika Bandak urte horretan joko dituen hiru kontzertutako grabazioak jasoko dituzte; udaberriko kontzertua, udakoa eta Santa Zeziliakoa izango dira zuzeneko grabaketan eskainiko dituztenak. Horrez gain, Santa Zeziliako kontzertuan bazkide guztien artean zozketa egingo da. Zozketa horren sariak, Donostiako Kursaalean edo Bilboko Euskalduna jauregian izango den goi mailako kontzertu baterako bi sarrera eta hiri horretako jatetxe batean bi pertsonentzako afaria izango dira. Bazkide egiteko moduak Bazkide egiteko eskari orriak Mutrikuko Musika Bandaren kontzertuetan bete ahal izango dira. Baina, horrez gain, hainbat taberna eta dendetan ere banatu dituzte: Kulixkan, Aranzubin, Batzokian, Subeltzen, Goiti-Beran, Loretxun, Zubiaramen, Erdiko mertzerian eta Mila frutadendan. Kuotaren ordainketa eskura egin daiteke aipatu lekuetan eskarri orria lagatzerakoan, edo bestela bankuko transferentzia bidez, orrian bertan ageri den kontu korrontearekin. Posta elektronikoz [...]

Nazio Batuen Erakundeak Genevan (Suitza) daukan egoitzako Giza Eskubideen Aretoan irakurraldia egingo du eguazten honetan Kirmen Uribe idazleak, Ama Hizkuntzen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiaren barruan. Beste alde batetik, hilaren...

‘Gipuzkoa eraikitzen’ planak laga dituen emaitzen berri emango du Zabielen, 18:30ean. Interesa daukaten herritarrei zabalik egongo da asteazken arratsaldean Rafael Uribarren Tokiko Garapeneko foru diputatuak eskainiko duen hitzaldia. Hala ere, joat...