
Kalean dago jada Ondarroako urtekaria. Izana ez du aldatu, Ondarroako Historia Zaleak elkarteak egin baitu, azken hamar urteotan egin legez, baina bai izena: Hondarroa izango da aurrerantzean. «XVII. mendera arteko agirietan herriaren izena era bietara idatzita agertzen da, H-agaz askotan», azaldu dute OHZkoek. Baina, izen aldaketa horren zergatia azaltzerakoan, urtekariaren inguruan gertaturiko aldaketa baten barri emon du Historia Zaleen elkarteak: «Aurrerantzean urtekariaren lege gordailuaren jabetza OHZ elkartearena izango da, eta ez Udalarena, orain arteko moduan». Edukinetan, halan be, «betiko lan ildoekin eta betiko filosofiagaz» jarraituko dutela azaldu dute. «Ondarroa aldizkariaren zuzendaritza ez galtzearren» Urtekariaren sarreran bertan azaldu dituzte OHZko kideek produktu honen lege gordailua bereganatzeko eduki dituzten arrazoiak. 2001ean berreskuratu zuen elkarteak, aurretik Augustin Zubikarai idazle zenak hasitako bidea, Ondarroa urtekaria barriro argitaratuz. 2002an Udalagaz sinatu zuten hitzarmena, urtekariaren argitalpenerako diru laguntza lotzeko. 2005ean udal ordezkariek hitzarmena ez luzatzeko erabakia hartu zuten. «Harrez gero, aldizkariaren finantzazioa beti egon da kolokan», OHZkoek azaldu dutenez. 2007an inprenta eta maketazio gastuak Udalak ordaindu zituen, «baina 2008an Udalak faktura horiek itzuli egin zituen, 3.500 euroko diru galera eraginez aldizkariaren inguruan». Azkenik, iaz, 800 euroko diru laguntza jasotzeko, soberako aleak turismo bulegoan lagatzeko derrigortasuna eman zien Udalak. Urte horietan guztietan, halan be, Ondarroa urtekariaren jabea [...]

Gabonetan, umeekin pentsatuta, eskaintza zabala prestatu du Aranbaltz Elkarteak. Abenduaren 26an, 17:00etatik 20:00etara, frontoian, ludoteka ibiltaria egongo da, lehenengoz. Jolas gunean, elementu ezberdinekin olgetan egiteko aukera izango dute 3 eta ...

Trukuen lilura izango da nagusi Aulestin abenduaren 28tik 30era bitartean, Trolebu Elkarteari esker. Iaz bezala, aurten ere, magia astea antolatu dute. Hiru magoren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute herritarrek: Tor, Eriz eta Toborro izango dira euren trukuekin gazte zein helduen ahoak zabalik ixtearen ardura edukiko dutenak. Hiru magoak euskaldunak dira. «Ez daude asko Euskal Herrian, baina ditugun heinean, haiengana jotzen dugu», azaldu dute Trolebu Elkartetik. Tor eta Eriz magoak iaz ere izan ziren herrian eta gustura utzi zituzten ikuskizunera bertaratuak. Hiru emanaldiak, 18:00etan, aretoran, izango dira. Bestalde, gazte asanbladatik ere bi ekintza antolatu dituzte. Hilaren 23an, Gabon kantak abestera aterako dira, eta ostean, afari merienda egingo dute. Hilaren 27tik 31ra, ostera, eskulan tailerrak egongo dira gaztetxean herritar guztientzat. Argirik barik ospatuko dituzte Gabonak Herriko hainbat elkarteri esker Gabonetan hainbat ekimen egongo dira herrian. Gabonetako argirik, ostera, ez da egongo. Aulestin sekula ere ez da Gabonetako argirik ipini, eta orain urte batzuk ohitura hori erabaki bihurtu zen, Eguzki talde ekologistak aurkeztutako mozio baten ildotik, argirik ez ipintzea erabaki zen eta. «Ikusten zen alperrikako gastua dela; ez daukala ezer onik, eta, aldiz, dakarren bakarra kaltea dela. Gainera, ekologistek esaten duten eran, argi-kutsadura eragiten du, eta energia gastatzen da», adierazi du Jon Bollar [...]

Ezagutzen zutenek ez dute berehala ahaztuko Manuel Maguregi, Manolo. Ez zuen edonolako umorea: beti aurrera egiteko prest, beti gogor, beti adoretsu. Ofizioz iturgina zen arren, trikitiak betetzen zuen haren bihotza. Olatzko erromerian (Mutriku) trikit...

Hitzordua jarrita dago: Urte Berri Egunean, goizeko 9ak eta 12ak artean, Arnoko tontorrean. Burumendi mendi taldeak, urteroko modura, mutrikuarrak montxor mendizalea egitera gonbidatu ditu. Ez da faltako zer jan eta zer edan Arnoko puntan. Baina, noski...

Bertan Egunean, hilaren 27an, parte aktiboa hartzeaz gain, hilaren 28an, Inuzente Egunean, goizeko 11etan Zabielen elkartu ondoren jolasak egingo dituzte 13:00ak arte. Hilaren 29an, berriz, 6 urtetik aurrerakoak Txuri Urdinera joango dira izotz gainean...